diariovasco.com
Sábado, 4 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
ASTIGARRAGA
ASTIGARRAGA / Hankatxo taldeak bihar haurrentzako antzezlana eskainiko du kultur etxean
Arratsaldeko 17:30etan hasiko da 'Cantervilleko mamua' obra Oscar Wilderen ipuin batean oinarritutakoa
ASTIGARRAGA. DV. Hankatxo taldeak bihar haurrentzako antzerkia eskainiko du Kultur Etxean. Oscar Wilderen ipuin ezagunean oinarritutako antzezlana izango da eta Cantevilleko mamua du izenburua. Ikuskizuna arratsaldeko 5:30etan abian jarriko da eta ordubete beranduago amaituko da.

Antzezlana 5 urtetik gorako haurrei zuzendua dago eta Oscar Wilderen lanaren egokipena Begoña Bilbaok egin du. Bera ere da zuzendaria eta ikuskizunean agertuko dira lau lagun: Ikerne Goikoetxea, Alfonso Diez, Nerea Martinez eta Urtza Zuazo

Bihar iritsiko den lanak kontatzen duena oso erraza da haurrentzat. Oscar Wilderen ipuin ezagun eta arrakastatsuenak Ingalaterrako gaztelu batera bizitzera doan ohiko amerikar familia baten bizimoduaren berri ematen du. Gaztelu hori, ordea, Cantervilleko mamu izugarriaren bizitokia da. Familiak, eta batez ere umeek, mamua zapuztuko dute, izutu beharrean haren kontura primeran pasatu eta barrabaskeriak egingo dizkiotelako. Azkenean mamuak Otis familiaren alabaren adiskide egingo da eta neskatoak betiko errari ibiltzeko zigorretik libratuko du, bakean atseden hartzeko aukera emanez.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam