diariovasco.com
Sábado, 4 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
COMARCA
Udala sortze ekitaldian emandako gertakizunak eta gero salaketa artxibatzea erabaki du juezak
Udala sortze ekitaldian emandako gertakizunak eta gero salaketa artxibatzea erabaki du juezak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LASARTE-ORIA. DV. Lasarte-Oria Aurrera herri plataforma 2003.ko ekainean gertakaeren ondoren aurkeztutako salaketa baloratu zuten duela egun batzuk. Egun horretan PSOEko Ana Urchueguía alkate bezala berrautatuta izan zen udaletxean. Ertzaintzak plataformaren hainbat kide aterarazi zituen biltzar aretotik. Geroago, alkatea kargu berriaz jabetu zen maiatzean ospatutako hauteskundeetan sozialistak gehiengoaren ondoren.

Adin-mahaiean Xabier Egea, Udaleko idazkaria; Jone Altuna Hezkuntza eta Kultur Saileko lehendakaria eta Vanesa Vélez (PPko zinegotzia) izan ziren. Konstituzioa zin egin eta gero ondorengo karguak hartu zituzten. Ana Urchueguía alkatea lehenengoa izan zen eta une horretan Zigor Iriondo eta Xabier Otaegi Lasarte-Oria Aurrera Plantaformaren ordezkariek berauen «karguak» aldarrikatu zituzten. Orduan, Ertzaintzak banan banan indarrez atera zituzten handik.

Artxibatituta

Ia hiru urte geroago, Lasarte-Oria Aurrera Plataformak azpimarratu du «legeladi honetan Lasarte-Oriako Udalaren sortze ekitaldian emandako gertakizunak eta gero hainbat lasarteoriatar salatuak izan ziren Alkatearen eta Ertzaintzaren aldetik».

Salaketa honen ondorioz, diote, «zazpi herritar kartzela zigor gogor baten atarian utzi gintuzten». Bi urte geroago, «salaketa hau artxibatzea erabaki du juezak, fiskalak hala eskaturik, eta argi geratu da guztia muntaia hutsa izan zela». Kasua artxibatzeko erabili den froga gertakari horiek jasotzen dituen bideoa izan da. Bideo horren arabera «ez fiskalak eta ez juezak ere ez zuten inongo delitoren aztarnarik aurkitu».

Gertakari hauen aurrean eta gertakari hauen ondorioen aurrean «zenbait gogoeta egin nahi ditugu». Udalbatzaren eratzen egunean «herritarren zati handi bat udalean ordezkaritzarik gabe utziko zela saltu nahi genuen». Bere esanetan, plataformak «1.200 bozka lortu zituen, herriko hirugarren indar nagusia PSOE eta EA-PNV koalizioaren atzetik, eta bi zinegotzi zegozkion eta dagozkio, oraindik ere». Gainera, azaltzen dute «herriaren borondatea hau izanik, plataformako kideok behar-beharrezkoa ikusten genuen Udalbatzaren eratze berrian presente egotea eta gure kezka eta egoneza adieraztea, beti ere modu baketsuan». Lehen Udalbatza honetan, «plataformako bi kidek, legez Lasarte-Oriako Udaleko zinegotziak hitza hartu genuen eta protesta sinboliko bat giteko asmoa azaldu genuen». Herriaren borondatean oinarrituriko «legez zegozkigun eserlekutan eseri eta egoera ez-demokratikoa eta ez-zilegi haren aurkako protesta azalu nahi genuen bost minutuz». Bere hitzetan, «alkateak, ohituta gaituen modu diplomatiko eta demokratikoan, Ertzaintza bidali zuen», Udal aretorik «irten eta inongo arazorik eta liskarrik gabbe kalera irten ginen».

Euren harridurako, «handik gutxira salaketa jaso genuen zazpi herritarrek». Hainbat «akusazio grabe egiten zizkiguten eta salaketa hauen arabera kartzela zigor gogorra jaso genezakeen». Bi urte pasa dira gertaera haietatik «eta kasua artxibatzea erabaki dute juezak eta fiskalak ez baitago inolako delitu zantzurik». Beraz, gertaera hauen aurrean «izandako indefentsioa salatu nahi dugu lehenik eta behin». Egun horretan, EA-PNV eta PSOEko zinegotziek «gertaturikoa eta ondorengo salaketa artean izugarrizko desproportzioa dagoela badakite». Egungo herriko Udalbatzaren «osaketa guztiz antidemokratikoa eta injustoa dela» diote. «Espainiako justiziaren edo espainiako injustiziaren arabera daude udalean bi zinegotzi eta leku hauek plataformarenak dira». Bukatzeko azpimarratu zuten «ez koalizioak, EA-PNVk, ez PSOEk eta Ezker Batuak ere ez dute egoera konpontzeko inolako borondaterik erakutsi».

Plataformak «aurrera egingo du» eta kideak «guztiz txertatuak gaude herriko dinamika kultural eta sozialean». Lasarte-Oria «euskaldunago, biziago eta demokratiko baten aldeko lanean aurkituko gaituzue» eta «ez dudarik izan hurrengo hauteskundeetan ere Ezker Abertzalea presente egongo dela».




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam