diariovasco.com
Viernes, 3 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
LAZKAO
LAZKAO / Kantuz jantziko da herria, aurten ere, Santa Ageda bezperan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

LAZKAO. DV. 'Santa Ageda bezpera degu, Euskal Herriko eguna' dio kopla ezagunak, 'jende guztia kantuz pozteko aukeratua deguna'. Bada, kopla horren letrari jarraituta, bihar hainbat lazkaotar izango dira kantuan kalez kale ibiliko direnak. Aspaldiko ohitura da, leku askotan galdu ere egin dena, baina ez da hori Lazkaoren kasua. Garai batean, soldaduska Afrikan egin behar izaten zuten mutilak ibiltzen omen ziren etxez-etxe eskean, egonaldi hura nolabait eramangarriagoa izan zedin. Eta orain halakorik ez badago ere, bihar ere entzun ahal izango dira Lazkaon Santa Agedari eskainitako doinuak.

Goiztiarrenak Antsoategi elkartekoak izango dira. Haiek, eta haiei elkartu nahi izango duten guztiak, noski. Goizeko zortzi eta erdietan elkartuko dira ohitura honetan parte hartu nahi duten guztiak herriko plazan, eta handik Lazkaomendira abiatuko dira. Hantxe ibiliko dira, koplari, soinujole eta kantariak goizean zehar. Bazkalostean, berriz, Zubierreka inguruan arituko dira kantari, eta amaitzeko, herrian arituko dira.

Goizean aterako dira, era berean, San Benito ikastolako ikasle gaztetxoenak. Ikastola bertatik aterako dira goizeko 10etan Lehen Hezkuntzakoak, eta ordu erdi geroago Haur Hezkuntzakoak. Guztira 400 bat ikasle arituko dira euren doinuekin Lazkaoko kaleak alaitu nahian.

Eta arratsaldean, berriz, helduenen ordua iritsiko da. Orobione jubilatu eta pentsiodunen elkarteko abesbatza aterako da, kalez kale abestera. 17:30ean aterako dira Orobionetik bertatik 42 lagun eta Javier Muruamendiarazen zuzendaritzapean abestuko dute. Miguel Altolagirre apaizak moldatutako bertsio bat kantatuko dute, gainera, bi ahots mistoentzako moldatua, hain zuzen. Abestu ondoren, meriendatxo bat izango dute Orobione zentroan. Jubilatuen elkarteko abesbatza duela urtebete pasatxo sortu zen eta hasieran gutxi batzuk hasi baziren ere, gero jendea animatuz joan omen zen, elkartetik azaldu digutenez.

Cuotas de Orobione

La asociación de pensionistas y jubilados Orobione recuerda que a partir del próximo lunes, 6 de febrero, comenzará a cobrar las cuotas correspondientes a este año. Para efectuar el pago deben pasar por el centro, de lunes a viernes, de 17.00 a 18.00 horas.

Erakusketa Antsoategin

Santa Ageda eguna ospatuko dugun honetan, Antsoategi tabernan ospakizun hura gai duten argazkiak jarri dituzte erakusgai. Otsailaren 12a arte ikusi ahal izango dira.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam