diariovasco.com
Viernes, 3 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

PASAIA - ERRENTERIA
ERRENTERIA
Santa Ageda koplak abestuko dira bihar arratsaldean herriko kaleetan
Bi talde arituko dira 18:30etatik aurrera, bata helduena eta bestea gazteena
Santa Ageda koplak abestuko dira bihar arratsaldean herriko kaleetan
Iazko Santa Agedako koplen irudi bat. [ARIZMENDI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ERRENTERIA. DV. Ohiturari eutsiaz Santa Agedako koplak abestuko dira bihar arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Ereintza elkarteko helduak alde batetik eta Xenpelar Bertso eskola, AEK Euskaltegia eta Ereintzako gazteak, bestetik, arituko dira kaleetan barna. Aurrez entsaioa arratsaldeko 18.00etan izango da Ereintza Elkartean.

Helduen taldean, Josetxo Oliveri zuzendari dutela arituko dira. Abestaldeaz gain, bertan izango da Kosme Lizaso bertsolaria, Aitor Furundarena soinujole ospetsua eta Ereintzako Txistulariak. Koruak kantatuko dituen bertsoak, urtero bezala, Sabin Irastorzak eginak dira. Helduen taldehonek ondoko ibilbide eta ordutegia egingo du bere bertsoak eskainiz: 18:45an, Xabier Olaskoaga Plazan, egin berria den plazari buruzko bertsoak kantatuko dituzte; 19.00etan, Magdalena tabernan, zendu berri den talde honetako lagun zen Esteban Arzallus 'Bordondo'ri eskainitako bertsoak; 19.40etan, Mikelazulon, herrian aspaldi honetan bukatu gabe dauden kaleko obra guztiei buruzkoak; 19.50etan, Paraiso tabernan Jexus Baldaren ixtera doan janari dendaren inguruan.

Aipatutako lekuetan kantatzeaz gain, ohiko legeari jarraiki, Juli, Leku Zarra, Kandido, Onena, Maite eta Gaspar tabernak bisitatuko dituzte.

Azkenik, 21.30etan, Udaletxeko Arkupetan bilduko dira bi taldeak eta erretzearen kontrako legeak ekarri duen eztabaida kantagai izango dute.

Gazteak

Ohiturari eusteko asmoz, Xenpelar Bertso eskola, AEK Euskaltegia eta Ereintzako gazteak batera ariko dira bigarren urtez jarraian ohiko ibilbidetik.

Kantatuko dituzten bertsoak Xenpelar Bertso Eskolako kideek eginak dira. Zuzendaritza lana Xabier Vesgak bideratuko du. Musika giroa alaiaren ardura, berriz, Maider Labaka, Idoia Uharte eta Ixiar Etxarte trikitilariek izango dute.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam