AZKOITIA. DV. Joan den astean Anaitasuneko maila guztietako partida bakarra jokatu zen, emakumeek jokatu zuten igoera ligaxkako partida, hain zuzen ere. Preferente mailakoek etxean jokatu behar zuten Trintxerperen aurka eta bihar larunbata, arratsaldeko 16:30etan jokatuko dute Hernanin. Azken partidatan izan duten kemena eta joko onarekin jarraituko dutelakoan gaude.
Jubenilen ohorezko mailako mutilek etxean dute partida Zarautzen aurka, bihar arratsaldeko 16:00etan.
Emakumezkoen ligan, bigarren partida izango dute joan den astean ekin zioten igoerako ligan. Etxean izango dute partida, Bergararen aurka, igande goizean, 11:00etan.
Kadeteen Lehenengo mailakoek etxetik kanpo dute zita, Urolaren aurka bihar arratsaldeko 18:00etan. Infantilen Lehenengo mailari dagokionez, etxean dute partida Internacional MBren aurka, igandean 16:00etan. Alebinen mailan berriz, ez dago partidurik.