ZARAUTZ DV. Hilabete berri honetarako Xakela Gaztetxe Asanbladak bere egitarauan barne nobedade dezente dakartza. Dena den, egitarauak normal jarraitzen du eta honela gaur arratsaldeko seietan malabar tailerra izango da, zazpietan asanblada eta zortzietan kontraesanen ispilua.
Adierazi, azkenaldian martxan jarri diren bi tailer berriak, malabarena eta interpretazio edo antzerkiarena, oso arrakastatsu atera direla. Horrela antzerki tailerrean sortutako Apoa taldea antzezlan bat prestatzen hasiko da. Bertan parte hartzeko tailerretara azaldu besterik ez da egin behar. Guztioi animatzen diete parte hartzera.
Bestalde, asanbladak egunez aldatu dira. Orain astelehen eta ostegunetan izango dira 18.30ean eta 19.00etan, hurrenez hurren. Jakinarazi ere Arraio irrati libreak martxan jarraitzen duela. Oraingoz internet bidez bakarrik entzun daiteke ia gauero egiten den emisioa.
Dena den, ari dira FMra pasatzeko egin beharreko lanak egiten. Laister zuen irratietan entzun ahalko dituzue. Bitartean www.mundurat.net/xakela helbidean dituzue.
Amaitzeko, gogorarazten dute xakelakide egiteko ere kanpaina martxan dagoela. Horretarako gaztetxera azaldu eta bertan firma non egin behar den galdetzea da onena eta etorri ezin duenak email bidez ere egin daiteke xakelakide www.mundurat.net/xakela helbidean.