diariovasco.com
Jueves, 2 de febrero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

BAJO DEBA
ELGOIBAR
Errotulazioa euskaraz jartzeko %40ko diru-laguntzak
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

ELGOIBAR. DV. Euskararen Udal Ordenantzak dioena kontuan izanik, bere establezimenduan euskara hutsean idatzitako errotulua jartzen duen herritarrari, errotuluaren kostuaren %40ko diru-laguntza emango dio Elgoibarko Udalak, gehienezko kopurua 230 eurokoa izanik. Orain arte, %30eko diru-laguntza eman izan du Udalak baina aurrerantzean laguntza hori gehitzea erabaki du Euskara Batzordeak.

Igoera horretaz gain, beste berrikuntza bat ere bada: orain arte herriko dendariak ziren diru-laguntza hori jasotzeko aukera zutenak, baina aurrerantzean, ostalariek ere errotulu nagusia euskara hutsean jartzeko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute, betiere, Udalak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Diru-laguntza lortzeko, beharrezkoa izango da euskaraz ondo idatzita egotea eta hau Euskara Zerbitzuak ziurtatu beharko du. Errotuluan denda edo tabernaren izena edo jabearen izen-abizenak soilik agertzen badira, Udalak ez du diru-laguntzarik emango. Udaleko Euskara Batzordeak, diru-laguntza hauen bidez, establezimenduetako errotuluak euskaraz jartzera animatu nahi ditu herritarrak.

Honi buruzko informazio gehiago lortu nahi duen herritarrak Kultur Etxean eskura dezake, Euskara Sailak bertan duen bulegora joanda, 943 744366 telefono zenbakira deituta, euskara@elgoibar.org helbidera mezu bat bidalita edota Elgoibarko Udalaren www.elgoibar.org web gunean kontsulta eginez.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam