diariovasco.com
Martes, 31 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
AZPEITIA
Ikasberrikoek hiru partida irabazi eta bi galdu zituzten pala txapelketan
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar

Publicidad

AZPEITIA. DV. Ikasberri Kirol Elkarteko pala jokalariek Udaberri Sariaren jardunaldi berri bat jokatu zuten joan den asteburuan.

Paleta larruzko txapelketan bikote bat, pala gomazkoan hiru eta pala motzean beste bat aritu ziren Ikasberriren ordezkari gisa, eta hiru neurketetan garaile atera ziren azpeitiarrak, beste biak galduz.

Paleta larruzko partida zen azken jardunaldi horretan azpeitiarrei etxean jokatzea tokatzen zitzaien bakarra, baina azkenean ez zen partidarik izan. Ordiziako Oiangu elkartekoen kontra jokatzekoak ziren Ikasberriko Imanol eta Kaxpa, baina ordiziarrak ez ziren agertu eta, horrenbestez, partida bertan behera gelditu arren garaipena Ikasberrikoen esku gelditu zen, horrelakoetan ezarri ohi den 35 eta 0 emaitzarekin gainera,

Pala gomazko txapelketari dagokionez, Txantonek eta Juaristik osaturiko Ikasberri I bikotea 14 eta 30 gailendu zen Irunen Kurpil Kirolakeko bikotearen aurrean. Donostian ere garaile atera zen Ikasberri II bikotea, Antton eta Urtzik osatutakoa, Ikaskirolakoen kontra (9 eta 30).

Usurbilen, aldiz, etxekoak nagusi izan ziren Ikasberriren kontra jokatu zituzten bi neurketetan. Pala gomazkoan Usurbildarrakoak 30 eta 26 nagusitu ziren Tom eta Lapeiraren aurrean (Ikasberri III bikotea). Pala motzean ere azpeitiarrek ezin izan zuten usurbildarren kontra, eta hauek 40 eta 33 irabazi zieten Bikutzeri eta Larrari. Neskek, berriz, ez zuten partidarik izan Euskal Ligan.




Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam