URNIETA. DV. Urnietako ekonomiaren ezaugarriak, udalerri guztian irisgarritasun osoa bermatzeko gakoak eta ingurumenaren egoera izango dira, besteak beste, Urnietako Udalak Tokiko Agenda 21en inguruan hasitako prozesuaren barnean antolaturiko herritarren partaidetzazko foroan jorratuko diren gaiak.
Dinamika honen izaeratako bat iritzi publikoan oinarritzen da, hau dela eta, hitzordu hauetara joateko deia luzatzen zaie Urnietako herritar guztiei eta honela, beraien iritziak eman ditzaten. Lehenengo foroa urtarrilaren 31n izango da, arratsaldeko 19,00etan Lekaio Kultur Etxean.
Oraingo honetan, elkarrizketa ekonomia, enplegua, mugikortasuna eta irisgarritasun eremuen hobekuntzarako inguruan izango da, non partaideek beraien proposamenak adierazi ahal izango dituzten, ondoren baloratuak izan daitezen eta egokiak baldin badira agirian txertatu ahal izateko.
Otsailaren 7an, bestea
Bigarren foroa, ordu berberean eta leku berdinean, hau da, Lekaio Kultur Etxean otsailaren 7an izango da, asteartean, gai nagusi bezala ingurumena izango delarik.
Bilkura honek egungo egoera nola hobetu daitekeenaren inguruko hainbat ikuspunturen elkargune gisa balio izango du, eta nola bateratu naturarenganako errespetua udalerriko garapen ekonomiko eta sozial batekin.
Han plazaratutako iritziek azken diagnostikoa aberasten eta gai hau konpontzeko proposamenak gauzatzen lagunduko dute.
Agenda 21 mundu mailako asmoa da: oreka bilatzen du garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiroaren artean.