OIARTZUN. DV. Elizalde eskolak iaztik, Eskola Agenda 21eko proiektuan parte hartzen du. Proiektu hau herrian gauzatzen ari den Tokiko Agenda 21 barruan kokatzen da. Bere helburua, garapen jasangarriarekin konprometitutako hezkuntza aurrera eramatea da. Lantzen diren gaiak anitzak dira. Ikastetxe bakoitzaren ezaugarriak zer ikusia badu gaia aukeratzerakoan, inguruan sortzen di-ren arazoak edo eta eskola komunitatea osatzen dutenen interesak. Eskolan guzti hau Ingurumen Batzordearen es-kutik antolatzen da eta bertan maila guztietako ikasle eta irakasleek bere lekua eta eginkizuna aurkitzen dute. Aurtengo ikasturterako aukeratu den gaia Kontsumoa izan da.
Ikasleek egin dituzten jarduerak honako hauek izan dira: Haur Hezkuntzako ikasleek kontsumoari buruzko diapositiba batzuen laguntzaz aiton-amonen garaiko produktuak eta oraingoen arteko desberdintasunez hausnarketa egin dute. Birziklapenaren beharraz ere aritu dira. Jostailu bat eta telebistan agertzen den bere iragarkiaren artean dagoen aldea ere aztertu dute. Horien ondoren, birziklatzeko materialez marakak eta jostailu bat egin dituzte. Eskolan jostailuen azoka egin da, erabiltzen ez dituzten jostailuei berrerabilera bat emateko; berrerabileraren aukeraz hitz egin dute.
Lehen Hezkuntzako lehen zikloan elikadura egokiaren inguruan egin dute lana. Elikagaien sailkapen gurpila ezagutu eta erabili dute. Gure kontsumo ohiturak aztertzerakoan paper birziklatua erabiltzeko proposamena egin dute.
Bigarren zikloko ikasleek bizitzeko behar dugunaren inguruko hausnarketa egin ondoren, bakoitzak behar duena marrazki batean islatu zuen. Horrez gain, bigarren eskuko jostailuen azoka antolatu zuten. Ikasleen motibazioa eta partaidetza handia izan zen eta Bushulora bidaltzeko 786 euro bildu ziren.
Bosgarren mailako ikasleek, lehenengo ziklokoen gai bera zuten, baina beste modu batez landu zuten. Galdeketa batzuen bitartez aiton-amonen, gurasoen eta haien elikatzeko ohiturak bildu eta konparatu dituzte eta grafiko batzuetan jasoko dituzte.
Taldeka gai honen alderdi ezberdinak landu dituzte, hala nola, elikagaien piramidea, elikadura Euskal Herriko historian, zaborra-elikadura, bertako produktuak kontsumitzearen onurak, eta abar. Hortaz aparte, egun batean ikasgelan gazta egin zuten.
Seigarren mailakoak, berriz, aisialdia landu dute, herriko auzoek eskaintzen dituzten aukerak aztertuz.