LASARTE-ORIA. DV. Ostegunean Berriaren zuzendaria den Martxelo Otamendi Jalgi Kafe Antzokian izan zen herriko kazetariekin solasaldi interesgarri batean. Bertan, Txintxarri aldizkariaren erredakzio-burua den Aitor Azkonobieta eta irrati, telebistako esataria den Maider Segurola elkarrizketatzaile lanetan aritu ziren. Bere bizitza profesionalari buruz hitz egin ondoren telebista eta gaur egungo egunkarien egoera aztertu zuen. Leku guztietan, azpimarratu zuen, sartu da «txiripaz». 2005 urtean Bat Formulak izandako arrakastari buruz galdetzerakoan «Telecinco kateak programaren antolaketan bista izan zuela» erantzun zuen.
Bere esanetan, «telebista degradatu egin da». Audientziak «beharrezkoak dira baina ez gara izan behar audientzien morroiak». Berriari dagokionez, «kontutan hartuta zenbat euskaldun dauden eta horietatik zenbat irakurtzen dute eguneroko prentsa euskaraz portzentai handia saltzen dugulakoan nago». DVrentzat hitz onak izan zituen «Europan prentsa lokalaren lehen postuan dagoela» esanez. Guztira, ordu bateko elkarrizketa izan zen eta bertaratutakoek gustora txalotu zuten Otamendiren hitzaldia.