diariovasco.com
Sábado, 28 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
COMARCA
'Groau!' haurrentzako antzezlana kultur etxean
Arratsaldeko seiretan hasiko da eta sarrerak hiru euroko prezioa du
Belen Cruz, Miren Gojenola eta Niko Lizeaga Hika Teatro antzerki taldeko aktoreak dira. [DV]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
LASARTE-ORIA. DV. Herriko haurrek arratsalde dibertigarria igarotzeko aukera paregabea izango dute gaur. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Hika antzerki taldeak Groau! antzezlana ekarriko baitu herrira. Azpimarratzekoa da sarrerak hiru euroko prezioa duela eta hiru urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dagoela, bereziki. Ezberdin sentitzearen eta nortasunaren bilaketaren inguruan gogoeta egiten du Hikaren ikuskizun berriak. Areto barnean haurrentzako antzezten duten bigarren lana izango litzateke, aurrekoa, Garbi Losadak zuzendutako Aguro izan bait zen. Istorioak Txano Gorritxu, Edurne Zuri eta antzeko ipuin klasikoen egitura darrai. Protagonista, Mitsi katakume nerabea dugu; identitate krisia bizi du eta nortasuna bilatzeko helburuarekin abentura bat hasiko du nonbait. Ibilbide horretan, Erbiron, Azerito edo Katagorria ezagutuko ditu eta, besteak beste, txakurren herrira ere iritsiko da.

Hainbat aldaketak

Antzezpena hiru eta zortzi urte bitarteko umeentzat egokitu dute. Adin tarte zabala izanda ere Agurtzane Intxaurragaren esanetan antzezlanak baditu txikienak eta nagusienak erakartzeko adina elementu emozio eta istorioaren gorabeherekin jokatuz. Oinarrizko testutik taula gainean ikusiko den muntaiara badira aldaketak, halaber, egilearen aldetik ez da inolako eragozpenik egon, alderantziz Arrietak bera ere parte hartu baitu gidoiaren egokitzapenean. «Nire lan egiteko era oso bisuala da eta garrantzi handia ematen diot alde horri» esaten du Intxaurragak, «eszenak organikoa atera behar du baina partitura bat balitz azaltzen saiatu naiz, beraz, mugimendu guztiak behar bezala zehaztu eta neurtuak daude». Lan honi ekiteko ideia kasualitateari zor zaio. Iaz, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzen deialdian bat egin zuten Yolanda Arrieta -Groauren egilea- eta Agurtzane Intxaurragak, Hikako kide eta proiektua zuzentzeaz arduratu dena.

Haurrentzako zinea

Bihar Chiken little filma izango dute herriko txikienek Kultur Etxeko auditoriumean. Arratsaldeko bostetan hasiko da.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam