diariovasco.com
Viernes, 27 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

PASAIA - ERRENTERIA
PASAIA
Mikelazulo Ipuin Eskola berriro martxan izango da otsailean
ERRENTERIA. DV. Etenaldi baten ostean, Mikelazulo Ipuin Eskola berriro martxan da. Ipuinak kontatzen ikasi nahi duenak Mikelazulo Elkartean antolatu duen eskolan izango du aukera. Ikastaroari otsailaren 4ean emango zaio hasiera eta ekaina bitartean iraungo du, larunbatero bi orduz, 11etatik 13etara.

Parte hartu nahi duenak Mikelazulo elkartean bertan eman dezake izena (beheko kalea 4, Errenteria) edo 943 517002 telefonora deituz, betiere arratsaldez. Ikasle kopurua mugatua izango da.

Ipuin Eskolaren egitasmoa orain dela urte pare bat sortu zen ipuin kontaketa jorratzeko asmoz, ez bakarrik ipuinak kontatzen ikasteko baina baita ere horren gainean eman daitezkeen bestelako jardunak bultzatzeko asmoz, adibidez, ipuin bildumak egin, jaialdiak antolatu, jardunaldiak... Helburu nagusia ipuin kontaketa sustatzea litzateke, ez bakarrik ipuin kontalariak sortuz, baizik horretan interesa duen jendea bilduz.

Deialdia ipuinak kontatzen aritu nahi duenari bakarrik ez, baita ere ipuin kontaketaz interesa duen edonori zuzenduta dago. Mikelazulo Elkartearen bestelako ekimenen antzera (Letren Kilimak, Herrien Astea, Espaloietan oinutsik, Poesiaren astea...) honekin ere kultur jardunak edonoren esku jarri nahi dira, pertsona bakoitzak bere kultur kezkak eta adierazpen beharrak garatzeko aukera izan dezan, kulturaren protagonistak denok izan gaitezen, kontsumitzaile bezala sortzaile ere.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam