EZKIO-ITSASO. DV. Abesti eta koplak gogoratzeko eta Agata Deunaren bezperan ondo abesteko, entsegu bat ospatuko da gaur arratsaldeko 7.30etan, Santa Lutziako liburutegian bertan.
Horrela, otsailaren 4ean, larunbata, Agata Deunaren bezperan ospatuko da erronda, non animatzen diren herritar guztiek kopla zaharrak abestuko dituzten herriko bost leku desberdinetan zehar. Iluntzeko 7etan baserritar eta artzainez jantzita eta, noski, makila ahaztu gabe, ahotsak berotu eta hasiko da erronda.
Lehenengo Labekoanen abestuko dute, gero Ezkioko herrigunera joango dira, ondoren Itsasora eta azkenik Santa Lutzia auzoan amaituko dute erronda.
Hau amaitu ondoren, Anduaga Elkartean afari dotorea ospatuko dute parte-hartzaileek.