LASARTE-ORIA. DV. Duela gutxi herriko Bertso-Eskolako hainbat partaide Zabaleta auzoko Ramoniren garajean izan ziren bertaratutako bizilagunekin mintzatzen. Ekitaldi interesgarria eta irekia izan zela esan daiteke, horrelaxe bertsolaritzaren mundua herritarrei hurbiltzen baita. Antolatzaileen esanetan, «bertso-eskola komentatua izan zen». Bertan, Amaia Agirre, Unai Muñoa eta Zigor Iriondo herriko bertsolariek kantatu zuten. Bertso-saioaz gozatu ondoren, bertso-afaria ospatu zuten -antolakuntza edaria eta kafea jarri zuen-. Beraz, bertsolaritza gizartera hurbiltzeko aukera paregabea izan zen, eskertzekoa da horrelako egitasmoak prestatzea.