diariovasco.com
Domingo, 22 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
EZKIO-ITSASO
EZKIO-ITSASO / Gipuzkoako Foru Aldundiak, Santa Lutzia eta Ezkio auzoen artean dagoen errepidea konpontzen hasi da dagoeneko
Errepide honen konponketa, bi hilabeteko epean amaituta egongo da
Santa Lutzia eta Ezkio arteko errepidearen zati bat. [M. GALILEA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
EZKIO-ITSASO. DV. Santa Lutzia eta Ezkio auzoen arteko errepidean, zulo desberdinak ikusten ziren eta leku batzuetan nahiko arriskutsua gertatzen zen bidea, hauek zirela eta.

Hau konpontzeko intentzioarekin proiektu bat burutu zuten Foru Aldundikoek eta aukeratutako enpresa obrekin hasi da dagoeneko. Momentu honetan errepidean zehar dauden zulo guztiak estaltzen ari dira eta honekin amaitu ondoren, bide osoa asfaltatuko dute.

Diputatuen Kontseiluak 2005eko irailaren 6an, GI-3351 errepideko bidezoruaren zaharberritzeko proiektua onartu zuen. Hau egiteko presupostua 166.000 eurotako zen gutxi gorabehera eta hiru hilabeteko epea ematen zen hau bukatzeko.

Baldintza hauekin errepidearen obrak lehiaketa irekian egon ziren eta hemendik, bost proposamen jaso ziren .

Gipuzkoako Foru Aldundiak bost proposamen hauek aztertu ondoren, kontratazio mahaiaren iritziz, baldintza administratiboen agirian ezarritako balorazio irizpideak eta dagokion txosten teknikoa ikusi ondoren, obrak Probisa Tecnología y Construcción S.A-k egingo zituela esan zuen.

Enpresa honek 164.300 eurotan eta bi hilabeteko epean egingo zituela azaltzen zuen aurkeztutako proposamenean. Gainera, lanak behar bezala egingo zirela ziurtatzen zuen, eta aldi berean aurkeztutako enpresarik onuragarriena izango zelakoan, hau aukeratu zuten.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam