diariovasco.com
Sábado, 21 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

TOLOSA - GOIERRI
TOLOSA
San Sebastian eguna ospatu zen atzokoan Berastegin
Meza ospakizunean parte hartu zuten hainbat herritar atzokoan Berastegin. [LABAIEN]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
BERASTEGI. DV. San Sebastian eguna ospatu zuten atzokoan berastegiarrek, berari eskainitako baselizan. Goizeko 11etan zen hitzordua eta herritar ugari bildu zen bertan meza hasteko ordurako. Patxi Azpitarte izan zen ospakizunaren gidari. Homilian, baseliza nahiz San Sebastiani buruzko hainbat argibide eman zituen.

Baselizari buruz aipatzekoa, XIV. mendeko aztarnen artean aurkitu direla berari buruzko berriak. Uste da baseliza hau, askotan erabili dela babesleku bezela eta baita ere, non edo han agertzen da, gaixo eta zaurituen harrera leku bezala. San Sebastian, izurrite eta buruko gaixotasunen babesle bezala agertzen da historian zehar.

Atzokoan bestalde eta meza ospakizunaren barne beste eskaera bat ere egin zitzaion Sebastiani, Euskal Herriko pakea lortzeko argitasuna hain zuzen ere. Ospakizunaren ondoren, hamaiketako baten inguruan elkartu ziren herritarrak kontu kontari eta bide batez, baselizaren sendotasuna eta edertasunaz gozatzeko aukera izan zuten. Esan behar da orain urte gutxi berritu zela ermita hau eta baita bere irudia eta gaur egun nahiko egoera txukunean aurkitzen da.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam