diariovasco.com
Martes, 17 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
COSTA UROLA
Zarautz Abesbatzan, ateak zabalik hasi nahi dutenentzat
Zarautz Abesbatzak entsaioak orain hasi berri ditu. [ETXEBERRIA]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
ZARAUTZ. DV. Zarautz Abesbatzak urteko lehen entsaioak hasi berri ditu eta ondorioz abestea gustoko duzuen guztioi animatu nahi zaituzte entsaioetara agertu eta taldeko partaide izatera.

Abesbatzatik diotenez, « inoiz abestu baduzu eta musika ezagupenak badituzu, etor zaitez lehenbaitlehen». Astearteetan eta ostegunetan izaten dira entsaioak 18 urtetik gorakoentzat, gaueko 21.00etatik 22.30etaraVilla Mundako aretoetan. Ostiraletan, berriz, 21.00etatik 22.30etara, 15-17 urteko gaztetxoak elkartzen dira. Era berean, Txinpirin taldeko haurrak ostiraletan biltzen dira, talde hau gainezka dagoelarik.

Informazio gehiagorako, aipatutako egunetan azaldu edo deitu 943.134033 telefonora.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam