diariovasco.com
Martes, 17 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COMARCA
USURBIL
Tapiaren erakusketa ikusteko azken egunak
Alejandro Tapia bere margolan baten ondoan. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
USURBIL. DV. Alejandro Tapia artista aginagarraren Naturaren ildotik erakusketa Tolosako Aranburu jauregian da abenduaz geroztik eta urtarrileko azken bi aste hauetan izango da berau ikusteko aukera. Izan ere, urtarrilaren 28an amaituko da erakusketa. Oraindik bertara gerturatzeko aukera duzue egunero astelehena eta asteburua izan ezik 17:30etik 20:30era.

Bertan ditu Alejandrok bere 90 artelan baino gehiago. 1960tik 2005. urtera bitartean egindako margolan eta eskulturak bildu baititu bertan. Erakusketa honekin batera bere Antologia ere argitaratu berri du Alejandro Tapiak. 36 orrialdeko liburu honetan bere 30 artelan ikus daitezke eta idazle desberdinen testuak ere irakur daitezke. Artelan bakoitzak olerki bat du aldamenean eta bertan dira, besteak beste, Joxan Artze eta Antton Aranburu herritarren olerkiak.

Bestalde, Tolosako erakusketa amaitzean Iruñea aldera eramango ditu bere lanak Alejandro Tapiak, bertan jarriko baitu beste erakusketa bat.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam