diariovasco.com
Martes, 17 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

ALTO DEBA
ALTO DEBA
Martxoak 8ko kartel lehiaketak 900 eurorekin sarituko du lan irabazlea
ARRASATE. DV. Martxoak 8ko kartel lehiaketaren bederatzigarren lehiaketa deitu du Udaleko Emakume Sailak. Lan irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

2006. urteko martxoak 8ko leloa «zainduak izateko eskubidea eta emakumeen intsumisioa» izango da.

Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte, eta kartelen neurriak gehienez 50x70 zentimetrotakoak izango dira.

Teknika librea izango da eta kartelek derrigorrez goian aipatutako leloa izan beharko du. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

Kartelak 2006ko otsailaren 17a baino lehen, Udaletxera bidali behar dira, bertako Emakume Sailera.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam