ORMAIZTEGI. DV. Aurtengo eguberri jaietarako prestaturiko ekin-tzetan herritarren partaidetza eta giro ona azpimarratu behar dira. abenduaren 23an ospatu zen Musika eskolako ikasleen kon- tzertuak eta Gabon Gau eta eguberri jai zoriontsuak elkarri opatzeko asmoz aurten ere eliz atarian bertaraturiko herritarrak denak batera abestuz ospatu zen ekitaldiak eman zien aurtengo eguberri jaiei hasiera.
Urte berria hastearekin batera, hau da abenduaren 3an, herriko abesbatzaren gabon kontzertua izan zen.
Entzule ugari hurbildu zen Ander Deunaren parrokira herriko abesbatzak eskaini zuen lehenengo gabon kontzertua entzutera.
Aurtengo eguberri jaien ospakizunei amaiera emateko urtero bezala errege bezperako ekitaldiak ospatu ziren hau da erregeen eraldoa eta errege kabalgata. Errege bezperako ekitaldiak aurrera eramateko ezinbestekoa izan da hainbat herritarren laguntza, aurtengoan ere utsik egin gabe hainbat herritar ekintzetan parte hartuz bertan izan dira.
Udaletik biziki eskertu nahi diete aipatu ekintzak aurrera eramateko beraiengandik jasotako laguntza Igor Juantorena, Igor Baron, Ander Legorburu, Igara baserriko Zufiaurre sendikoei, Arantxa tabernakoei, Mendizabalgo Baztarrika sendikoei, guraso elkartekoei eta erregeen laguntzaile eta antortxero bezala aritu ziren guztiei. Lerro hauetatik Udalaren izenean jaso ezazue guztiek eskerrik beroena zuen laguntzarik gabe horrelako ekintza aurrera eramatea ezinezkoa izango bailitzateke.