diariovasco.com
Sábado, 14 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Aute
Batzuetan irudipena izaten dut farandulako pertsonak ez direla zahartzen. Deabruarekin paktu bat egin izan balute bezala, euren aurpegietan zimurrek lekurik izango ez balute bezala. Batzuetan inpresioa izaten dut duela hogei urte eta orain, telebistan ikusten nuen eta oraintxe ikusten dudan pertsona hori ez dela apenas aldatu. Eta, ez pentsa, gustatu ere gustatzen zait nire mitoek berdin jarrai-tzen dutela ikustea. Benetan gene bereziren bat izango balute bezala. Komikietako heroiak izango balira bezala. Hilezkorrak.

Beste batzuetan, berriz, denbora luzean ikusi ez duzun pertsonaia bat agertzen zaizu pantalla aurrean eta, ostras, zenbat zahartu den ohartzen zara. Horixe gertatu zait Luis Eduardo Auterekin. Nerabe bat nintzela uste dut ezagutu nituela bere kantak. Seguru nago haren abestiren batekin maitemindu nintzela edo, gu-txienez, maiteminduta nengoela sentitu nuela. Autek sinatutako letrekin nire maiteminak ere areagotu nituen, gaizki sentitzen nintzenean diskaren bat tokatan jarri eta ohean etzanez. Oso gogoan ditut Autek idatzitako hainbat hitz, «hoy daría lo que fuese porque mi mano y mi mente fuesen capaces de escribir lo que una siente y sentir lo que otra escribe».

Orain, hainbeste urte pasa direnean, zaharra ikusi dut. Autek ez du deabruarekin hi-tzarmenik sinatu, baina ez du behar. Bere zimurrak gitarra baten kordak dira, sentimenduen hitzen trenbide. Hitz egiten entzun nuenean, esan zituenak esan ostean, Autek izan zena izaten jarraitzen duela ohartu nintzen. Eta hori da edozeinek, mito izan ala ez, amestu dezakeen hilezkortasunik ederrena: denbora pasatzen den arren, funtsezkoak diren gauzak aldatzen ez direla jakitea.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam