diariovasco.com
Sábado, 14 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

ALTO DEBA
ANTZUOLA
ANTZUOLA / Herriko abesbatza Orendainera doa bihar kantura
ANTZUOLA. DV. Herriko abesbatza Orendainera joango da bihar kantura. Hirugarren edo laugarren urtez jarraian gonbita jaso dute Tolosaldeko herri horretatik eta antzuolar kantariek ez dute huts egingo. Eguerdirako han egon beharko dira, lehen saioa egiteko.

Abesbatza Orendainera doalako atzeratu da, hain zuzen, txistularien kontzertua. Hilaren 22an izango da, udaletxeko batzar areto nagusian.

Futbola

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak Eibarko Urkiren bisita hartuko du Estalan gaur arratsaldeko lauretan. Emaitza bolada onari jarraipena eman nahi dio Sextoren taldeak. Lider da Antzuola hiru puntuko aldearekin. Igoera faserako txartela poltsikoan dauka dagoeneko lehen fasean geratzen zaizkion jardunaldietan galdu arren.

Talde jubenila, bestalde, Andoainera joango da gaur. Euskaldunari egingo diote aurre arratsaldeko hiruretan hasiko den neurketan. Azken partidetan emaitza onak atera eta gora egin du sailkapenean Antzuolak.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam