Oñatiko Udal Euskaltegiko irakasleek, Badihardugu euskara elkartearen bitartez, Oñatiko Aditz Taulak izeneko liburuxka argitaratu dute. Oñatiko aditz ezagun eta erabilienak batu dituzte bertan, modu praktiko eta laburrean denon eskura jartzeko. Liburuxkan agertzen diren aditz formak idazteko orduan erabiltzeko dira. Modu praktiko eta laburrean daude jasota. Aditzen forma neutroa ez ezik, hikako formak ere ematen dira, eta baita euskara batuko ordainak ere. Interesatuek Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegian eskura dezakete (Bidebarrieta kalea 18, 943782496, euskaltegia@oinati.net).