diariovasco.com
Jueves, 12 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

GIPUZKOA
BAI HORIXE
Justiziaren lanak
Lasaitu naiz. Urte berriak hobera egingo ote zuen beldurrez airean nenbilen, desgizondurik, baina urak lehengo eta betiko ubide beretik datoz. Ederki. Ez zaizkit-eta niri aldaketak gustatzen. Denak bere okerrean jarrai dezan dut nik gustuko, denak bere kaos sineskaitz burugabean. Eta ez da ezusterik egon, lehengo lepotik du urte honek ere burua. Badabil Justizia bere lana egiten. Legea kunpliarazten; edo, hobeto esateko, kunplitzen ez duenari zigor zuzenena ezartzen. Nafarroako Castejongo erretzaile ma-txino burugabeari bezala. Oldartu egin zaiela, aizu!, cuerpos y fuerzas de seguridad del Estadokoei han ez erretzeko goxo-goxo gaztiga-tzera hurbildu zaizkiotenean! Isuna, eta zulora, por txuloputa! Gero, ezpal beretsutik, auzo pianojole malapartatuarena dago. Urteak egin omen ditu bere etxe propioan pianoa jo eta jo, bizilagunen idiosinkrasia, pentsamoldea, ohitura, erlijio edo ordutegiak kontutan hartu gabe. Esaten den bezala, por la brava! Bazter guztiak nazkatu dituen arte horrenbeste Mozart, Bach eta Chopinekin! To, beraz, debekua! Orain ez du berriro joko, desapioka ez bada behintzat. On da jakin dezan gizabereak Legea errespetatu eta errespetarazi egin behar dela, eta horretarako dagoela atezu nekagabean Justiziaren balantza dinamometrikoa. Gauza ttikietatik hasita, jakina. Gero etorriko dira emakume erailen eta ume koxkor autoz harrapatuen eta beste hainbat auzi xelebreren neur-tze, eskusartze, diligentzi, epai eta abarrak. Baina egoki eta bidezko da azpitik hastea, etxeko alfonbra azpitik, eguneroko bizimoduak sortzen dituen lege-hauste ametezinetatik. Horrela ikasi du beti gizakiak gizaki izaten: makilazo hurbil ereduzkoka.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam