ZARAUTZ. DV. Herriko ikastetxeetako haur eta ikasle guztiei jakinarazten zaie aurtengo XXIV. Salbatore Mitxelena sariketara lanak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaitzen dela, beraz bi aste eta erdi geratzen zaizkizue zuen ipuin edo olerkiak lantzeko eta aurkezteko.
Zarauzko Udalak herriko haur eta gazteengan idazteko zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatzen duen sariketa honek sekulako arrakasta dauka eta iazkoan 600 lan inguru aurkeztu zituzten. Literatura sariketa honetan herriko ikastetxeetako ikasle guztiek har dezakete parte, Lehen Hezkuntzako 2. ziklotik hasita. Lanak ikastetxeetan aurkeztu ditzakezue edo Euskara Zerbitzuan.
Sari banaketa, berriz, apirilean egingo da eta aurrekoetan bezala saritutako lanak argitaratu egingo dira.