diariovasco.com
Jueves, 12 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

ALTO DEBA
Azkenaldian horrenbesteko oihartzuna izan duten «blog» bat ere sortu dute. Bertara gure web guneko sarrera orritik hel daike, bertan Arrasateko euskalgintza, euskara, ikasleak eta proiekturekin zeharkako lotura duten beste hainbat gai jorratuko dituzte, edonork parte har dezakeelarik. Beraz Zahar Berri teknologia berrietara egokitu dela esan behar. Egitasmoan parte hartzeko 943777228 telefonora deitu, zaharberri@aedelkartea.com helbidera idatzi edo AEDko bulegoetara etorri.
Zahar Berri proiektuak parte hartzea areagotu nahi du urte berri honetan zehar
ARRASATE. DV. Urte hasi berria erabakigarria izango da Zahar Berri proiektuarentzat. Gaur egunean 17 euskara ikasle edo euskaldun berrik eta 6 euskaldun zaharrek hartzen dute parte berba lagun proiektuan. Denetara, sei taldetxo daude martxan.

Datu hauek antzeko beste proiektu batzuekin alderatuz motz gelditzen direlakoan daude Zahar Berri proiektuko arduradunak. Ondorioz partehartzea areagotzeko ahalegin berezia egingo dutela aurreratu dute.

Bide batez, euskaldun zaharren beharrean daudela aipatu du Lander Juaristi elkarteko teknikariak. Astean ordubetez euskarari bultzada eman eta euskara ikasi eta erabili nahi duten batzuekin kafe bat, pote bat hartuaz edo pasea-tzen (zuek nahi duzuena) euskaraz hitz egiteko.

Bestalde berba taldea mar-txan da eta aste bukaeretan ekintzak antolatzen dituzte, hurrengo ekintzak Chillidalekura bisita (urtarrilak 29) eta Irrati tailerra izango dira.

Berrikuntzei dagokienez, www.zaharberri.com web gunea sortu dute, proiektuaren nondik norakoak jarrai-tzeko tresna baliagarri moduan.

Bertan Zahar Berriren lan ildo bakoitzak bere gunea dauka (berba laguna, berba taldea, euskaltegiko ekintzak, Berbetan hilabetekaria). Honetaz gain argazkiekin ere aberastuko dute web gunea, eta ekintza ezberdinen argazkiak ikusgai izango dira.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam