diariovasco.com
Miércoles, 11 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

EDICIÓN IMPRESA
AlDia
Ritxar artzaiari erositako gaztak
Artzai buru-txuri bi, Antton eta Peru



Nere emazteari sarritan entzun izan diot, batez ere nunbaitetik gaztaren bat erosten degunean:

-Kontxo! Gu txikiak giñanean, gure etxean egoten zan artzaiak, ark bai. Ark egiten zuen gazta. Guztiz apartekoa. Orain, iñun ez det aurkitzen alako gaztarik.

-Jesus, emakumea. Kontu ori onezkero milla aldiz aipatu didazu. Eta geroztik ez al dezu bere berririk? Nunbait bizi bada, mereziko luke, ba, bisita bat egitea...

-Bai. Biziko da. Oraindik ez luke oso zaarra bear. Ez litzateke zailla izango bere aztarnak ateratzea ere.

-Itz egin ezazu zure aizpekin. Eta arrastorik aurkitzen badezue, uda onetan edozein asteburutan inguratuko giñateke beregana.

Bai saiatu ere dozena erdi bat aizpa Ritxar artzaiaren nundik norakoa aurkitzen. Baita arrastoak aurkitu ere. Neguan, Naparroako Betelun egoten dala. Eta udaran, berriz, Naparroako Lizarragako gaiñean diran bordetako batean, bere artaldearekin eta iru bat ardi-txakurrekin.

Dana dala, nolabait mezu orren bidez asteburu bateko joan-etorria antolatua zuten ezkero ar- tzai arengana, joan giñan, ba, lau bat senar-emazte, ditxosozko Ritxarren borda aldera, Lizarragako gaiñera.

Bidera irtenda zegoen, iritsi giñanerako. Azkar ezagutu zuten elkar. Aizpa danak musukatu zuten, ba, artzai zaarra, eta agur-tze zoragarria izan zan. Aspaldian musurik artu gabe omen zegoen-eta.

Esan zuten makiña bat kontu zaar eta berri, denbora gutxian, elkarri txanda eman eziñik. Denak batera ere itz egiten zuten. Gu, senarrok, entzule egon giñan ordubete inguruan, sukalde moduko artan.

Ondo artuak izan giñan, arraiopola! Biotza eskuetan zuen artzaia aurkitu genuen Ritxar.

Oso mendi dotorean dauka, an goian, bera uda-partean egoten dan borda.

Aspertu ezinda egon giñan borda ondotik ingurumari aietara begira. Begi bistaren neurriak ematen zuen guztia, eta artean ere jarraitu egiten zuten ango tontorrak, ango sakonak, ango lautada-uneak. Mendi garbia. Larre motxa. Belarraren mugan arria. Oraintxe bistan, oraintxe izkutuan. Mendi pintoa zirudien. Anka-geldian jarri eta lau bat borda ageri ziran.

Ni ez naiz mendi goietan asko ibilia, eta arridurak eraginda geratu nintzan. Ain mendi dotereak zeudenik ere alderdi orietan! Ikusten nago zaartzaro aldera mendi izeneko paradisu orietara maizago joateko gogoa piztu bear zaidala Ez litzateke txarra izango, eta ankak lagun dezaidatela.

Izketaldiko pasarte batean galdetu nion, ba:

-Uso-paserik ba al da inguru auetan?

-Ez, ez.

Eta jarraitu zuen:

-Gu onuntza etortzen asi giñan garaian, pasa oi ziran an aruzkaldeko sakon aietan barrena -onela, eskuarekin markatuz.

Jarraitu zuen, bere umore-punttua azalduz:

-Gaiñera, emendik alperrik pasatzea dute. Emen ez dago eiztaririk ibiltzerik. Eta oriek eiztariak dauden tokian pasa bear dute. Bestela, berriz ere egongo gaituk usoak jan gabe.

Alajaina! Bere irurogeita hamabost urterekin, badauka bai umorea Ritxarrek.

Emakumeek bazkaria jartzen zuten bitartean, orrelako kontu-jan bat egin genuen borda atarian.

-Eta or, poste puntan, dagoen tresna ori zer dezu?

-Ori? Telefonoarena. Eta beste ura, telebistarena.

-Oño! Ondo ornituta zaude, alajaiña. Eta borda atzeko ontzi aundi ori?

-Or, teillatuko urak artzen dizkiat. Garbitasunerako eta abar. Eta edateko ura, iturri batetik ekartzen diat.

-Ondo, ondo. Ez daukazu keja-tzerik, Ritxar.

-Osasuna degun bitartean saiatuko gaituk eta

Emakumeek deitu zutenean -«Ez al dezue sartu bear barrura? Bazkaria prest da»- ez geneukan bi aldiz deitu bearrik. Borda atarian kontu-kontari lasai egotea ederra da, baiña barruan bazkaltzea ere

-Ee. Ez al da ala, Ritxar?

-Bai, alajainkoa. Ik ere uan borda askotan bazkalduko, eta segi ezak barrura.

Ez zegoen ari aurrea artzerik.

Arraska txiki bat, eta eskuak garbitzeko asmoz ni, eta iturria giltza gabekoa.

-Ura nundik irekitzen da?

-Emaiok erdiko botoi orri. Ezagun dek hoteletan-eta gutxi ibilia agoela. Gaur egun, botoiei saka bear zaiek, botoiei.

«Onek eman zizkidak azak». Izan ere, argi-kordoi baten bukaeran bazegoen alako lauki bat iru botoirekin Egunen batean, txispak an aterako zaizkio.

Txispa, guri jarri zitzaigun an: irugarren ardo-botilla ipurdiz gora jarri eta tantarik botatzen ez zuenean. Gazta-tratuan asi aurretik zirikatu genuen pixka bat:

-Noizbait ekarriko zenuen, ba, gaueko animadora orietakoren bat?

Emakumeei ere ika erantzun zien:

-Ori, nik bakarrik jakin bearrekoa den.

Ondo esana.

-Nun dituzu, ba, gazta famoso oriek? -nik.

-Zenbat bear dituzue?

-Zortzi bat, guztitara.

Ate zaar bat ireki eta txoko illun batetik aiek aleak atera zizkigun; kauben sos. Artu zuen ormatik Jainkoa bera baiño leenagoko esku-pisua, alde batera bola eta bestera burni-barra zenbakiduna... Autsez betetako betaurrekoak ere aurkitu zituen nunbait. Jarri gazta zintzilik, eta ango teatroa: bat gora eta bestea beera! Tranpa egin nai eta ezin. Gu denok begira, nunbait. Baiña, azkenean, bat erregalo, berriro urrengo urtean joatearren. Bai, Jainkoak nai badu. Eutsi goiari, Ritxar.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam