diariovasco.com
Martes, 10 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
COSTA UROLA
Neskek sendo jarraitzen dute, sailkapeneko goikaldean
ZARAUTZ DV. Zarautz Kirol Elkarteko neskek ere garaipena lortu zuten, hauek emaitza garbiagoarekin, 5-0 Amaikak Bat taldearen aurka. Belmontek entrenatzen duen taldeak nagusitasun osoa erakutsi zuen eta erraz mendean hartu Debatik etorritako taldea.

Era honetara zarauztarrek sendo jarraitzen dute. Nahiz eta talde oso gaztea izan -etorkizuneko jokalariz osatutako taldea- nazional mailatik probintzia mailara jaitsi ostean, erraz dabiltza. Atzetik gainera, neskato gazteak badatoz; beraz, neskek etorkizuna badutela dirudi.

Bestalde, adierazi, bihar, asteazkena, Euskadiko selekzioek berriro ere Asti Txikin entrenatuko dutela. 25 urte azpiko neskek Zarautz Kirol Elkarteko Ohorezko kadete taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak lagunarteko partiduan eta 18 urte azpiko neskak berriz bigarren kadetearen aurka. Bi partidak arratsaldeko seietan jokatuko dira.

Neskak alde batera utzita, gainontzeko futbol emaitzen errepasoarekin jarraituz, jubenil taldeak emaitza garrantzitsua lortu zuen Zumaian, 0-3. Modu honetara, Felix Esnaolaren mutilek sailkapenaren goikaldean jarraitzen dute. Pentsatzen dugu aurten mailaz igotzeko moduko taldea dutela zarauztarrek, nahiz hau zelaian erakutsi beharko. Oraindik bigarren buelta falta denez, gogoz eta ilusioz jarraitu beharko dute lanean.

Azkenik, ohorezko infantil taldeak amore eman behar izan zuen Beasainera egindako bidaian, 3 eta 1 galdu baitzuten zarauztarrek.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam