USURBIL. DV. Gaur arratsaldean herriko haur eta gazteek kantuan aritzeko aukera paregabea izango dute. Udalak antolatutako Haur eta gazteentzako gabonetako ekintzak egitarauari amaiera emango dion saioa izango da gaur hain zuzen ere.
Arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara diskofesta izango da herriko pilotalekuan. Haur eta gaztetxoek karaokean abesteko aukera izango dute arratsalde osoan zehar eta giro polita sortu daiteke bertan. Herriko txikienek nola abesten duten ikusi eta entzuteko parada ezin hobea izango da beraz gaur frontoian.
Ekitaldi honekin emango zaio amaiera gabonetan zehar Udalak herriko pilotalekuan antolatu dituen ekintzei.