diariovasco.com
Martes, 3 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
USURBIL
USURBIL / Oiardo kiroldegian abonodun edo bazkide egiteko garaia
Azken urteetan bezala kiroldegiko abono desberdinen prezioek goruntz egin dute
Herriko kiroldegiaz gain, Buruntzaldeako beste herrietako kiroldegietara ere joan daiteke. [JOSU ARANBERRI]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
USURBIL. DV. Urte berriarekin batera Oiardo kiroldegiko abonoak berritu edo bazkide egiteko ordua iritsi da. Orain arte bazkide direnek beraien baiezkoa eman beharko dute orain arte bezala jarraitzeko eta urte osorako abonoa izan nahi duten erabiltzaile berriek, berriz, orain dute horretarako aukera.

Aurten ere abono desberdinen nahiz sarrera eta zerbitzuen prezioak garestitu egin dira. Igerilekuan momentu oro sorosle bat edukitzera behartuak izan ziren duela 2 urte, eta horrek suposatzen duen kostuak besteak beste, zeresana izan duazken hiru urteetako prezioen garestitzean. Izan ere, igoera bapatean egin beharrean urtero urtero egitea erabaki zuten kostu berri horiei aurre egiteko. Abonoei dagokionez, mota desberdinetakoak daude. Urte osokori dagokionez, 120 euro ordaindu beharko dute 18 urtez gainekoek, iaz baino 8 euro gehiago eta 75 euro 18 urtez azpikoek,, iaz baino 4 euro gehiago. Abono familiarra, berriz, 182 euro kostako da, 2005ean baino 11 euro gehiago. Bestalde, abonodun ez direnentzat sarrera 4,50 eurokoa izango da 18 urtez gorakoentzat eta 18 urtez beherakoentzat 2,80.

Ordutegiak ez du aldaketarik izango. Astelehenetik ostiralera goizeko 7:00etatik 12:30era eta arratsaldeko 16:30etik 22:00etara egongo da irekita. Larunbatetan goizeko 9:00etatik 13:00era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara eta igandetan goizeko 9:00etatik 13:00era.

Itxialdiei dagokionez, Erre egunean itxita egongo da, baita uztailaren 2 eta 3an, uztailaren 31tik abuztuaren 27ra eta abenduaren 24, 25, eta 31ean egongo da itxirik Oiardo kiroldegia.

Oiardo kiroldegia Buruntzaldea Kirol Zerbitzu Mankomamunatuan sartuta dagoenez, herriko kiroldegiko bazkide direnentzat Andoain, Lasarte-Oria, Hernani eta Urnietako kirol instalazioetako sarrera librea da, tokian tokiko araudia errespetatuz, noski. Zerbitzu bateratu hau duela urte batzuk jarri zen martxan kirol zerbitzuen aukera zabaldu nahian.Honela, herriko kiroldegia itxita dagoenean besteetara joan daiteke.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam