ORIO. DV. Preferente mailako Oriokok berdinketarekin konformatu behar izan zuen Beti Gazteri urte zahar egunean egindako bisitan. Ez da emaitza txarra, baina markagailuan aurretik joan zirela kontutan izanik, irabazteko aukerak ere izan zituzten. Dena den, emaitza honen ondorioz, Lesakako taldearekiko bi puntutako abantaila mantentzen dute oriotarrek. Lehenengo buelta amaitzeko partidu bat besterik geratzen ez denean, Beti Gazte azken hirugarren da 14 punturekin eta gure taldeak berriz 16 puntu ditu eta 17. postuan dago sailkaturik. Orain bi partidu jarraian jokatuko dituzte etxean, datorren larunbatean Idiazabalen aurka eta ondoren Aloña Mendirekin.