GETARIA. DV. Urteko azkeneko egunean ospatu zen San Silbestre lasterketan 93 lagunek parte hartu zuten guztira, gehienak getariarrak. Lasterketa lau kategoriatan banatuta egin zen adinaren arabera eta helduen mailan Ander Aramberria getariarra eta Nerea Etxeberria azpeitiarra izan ziren irabazleak.
Anderrek 16 minutu eta 40 segundoan egin zituen lasterketako 5.000 metroak; Nerea Etxeberriak berriz, 19 minutu eta 27 segundo behar izan zituen. Lehenengo biek Euskal Herria irudikatzen zuen harria jaso zuten eta Ander Aramberriak eta lehenengo emakume getariarrak, Eneida Etxabek (22¨49¨¨), Sahatsaga kiroldegirako hilabeteko doako sarrera bana jaso zituzten. Helduen mailan 42 parte hartzaile izan ziren, 38 gizonezko eta 6 emakume, eta guztietan beteranoenak ere, Pedro Uzinek, saria jaso zuen.
Benjaminek (8-9 urte) 800 metro egin zituzten eta 22 parte hartzaile izan ziren. Mutiletan Jokin Etxabe izan zen lehenengoa 3 minutu eta 40 segundorekin, Markel Larrañaga bigarrena eta Ximon Aranguren hirugarrena. Helmugara heltzen lehenengo neska Garazi Zenekorta izan zen 4 minutu eta 10 segundorekin, bigarrena Haizea Lertxundi eta hirugarrena Miren Larrañaga.
Alebinek (10-11 urte) 1.200 metro egin zituzten eta 16 izan ziren parte hartu zutenak; Mikel Olanok irabazi zuen 5 minutu eta 20 segundoko denborarekin, Ander Fernandez izan zen bigarrena eta Alex Rodriguez hirugarrena; nesketan Maite Illarramendi izan zen parte hartu zuen bakarra eta saria jaso zuena, denbora ona egin ondoren: 6 minutu eta 10 segundo.
Infantil- kadeteek (12-15 urte) 2.300 metro egin zituzten eta 12 lagun izan ziren guztira. Lehenak Jon Zaldua eta Irati Aizpuru izan ziren 7 minutu eta 36 segundo eta 9 minutu eta 50 segundorekin.
Lasterketa ondoren, indarrak berritzeko, lasterketan parte hartu zutenek salda eta txorizoa jan zituzten Berdura plazan.