diariovasco.com
Martes, 3 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
COSTA UROLA
Prestakuntza teknikari lan postua bete behar du Urola erdiaren Garapenerako elkarteak
Iraurgi Lantzen elkarteak Floreagan du bere egoitza. [SUDUPE ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
AZKOITIA. DV. Iraurgi Lantzen S.A., Urola erdiaren Garapenerako elkarteak, honako lan postua betetzea behar du: Prestakuntza Teknikaria. Zuzendari Orokorraren ardurapean eta ezagutza teknikariarekin elkarlanean, formazio eta ezagutzaren kudeaketaz arduratuko da.

Unibertsitateko ikasketak dituztenak, Zientzia Enpresetan, Ekonomian, Soziologian, Psikologian eta abar, eta Formazioan edota Giza Baliabideetan graduondoko titulua dutenen kurrikulunak jaso nahi dituzte. Beharrezkoa izango da euskara menperatzea eta B1 gida baimena izatea.

Beste hizkuntzak ere, batez ere ingelesa, baloratuko dira baita, konpetentzietan oinarritutako kudeaketan eta Formazioan izandako esperientzia eta Azkoiti edo Azpeitin bizi izatea ere. Aurrehautetsitako hautagaiei bakarrik erantzungo zaie 30 egunetan.

Interesatuek, Ordiziako (20240) -Gipuzkoa- 89 postakutxatilara, kartazalean 65/05 erreferentzia aipatuz bidali beharko dute kurrikuluna.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam