diariovasco.com
Martes, 3 de enero de 2006
 Webmail    Alertas   Boletines     Página de inicio
PORTADA GIPUZKOA ECONOMÍA DEPORTES OCIO CLASIFICADOS SERVICIOS CENTRO COMERCIAL PORTALES

COSTA UROLA
AZKOITIA
AZKOITIA / Ekintza ugari IV Gazte Astean eta zinea umeentzako
Gazte Astea ospatzen den bitartean GIB bulegoa itxita egongo da
Hip fop/funky saioarekin hasi ziren IV Gazte Asteko ekintzak polikiroldegian. [SUDUPE ]
Imprimir noticiaImprimirEnviar noticiaEnviar
AZKOITIA. DV. Atzo hasi ziren gabonetako Gazte Asteko ekintzak: goizean, Hip fop/funky saioa Kiroldegian, eta arratsaldez Scalextric, Play Station eta mahai jolasak Kultur Etxean.

Laugarrengo aldiz ospatzen den aste hau Informazio Bulegotik antolatu dute, eta urtez urte arrakastatsuago ari da bihurtzen. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta antolatu diren ekintza gehienak gazteen proposamenak izan dira.

Gaurko programan, goizeko 11:00etatik 13:00etara, estentsioak eta makilai lantegia izango da Gazte informazio bulegoan. Arratsaldez berriz, eta 16:00tatik, 19:00etara, futbitoko final erdiak eta finala egingo dira Kiroldegian.

Bihar, urtarrilak 4, asteazkena, goizeko 10:30etatik, 13:00etara, patata tortilla lehiaketa eta Gazte Asteko kartel erakusketa, Kontzejupen. Arratsaldez, 16:00- 20:00etara: Saskibaloia 3x3 /Squash Kiroldegian

Urtarrilak 5ean, osteguna, hau izango da egitaraua: goizeko 10:00 - 12:30etara, kartel lantegia GIBen. 11:30etaik, 13:00etara, berriz, yoga saioa Kultur Etxean. 15:30 - 17:30etara, eskubaloi txapelketa Kiroldegian. Amaitzeko 17:30 - 18:30etara, sari banaketa, bertso saioa eta afari merienda GIBen.

Umeentzako filmak

Bestalde, eta Azkoitiko udalak, Abarketatxo Ludotekak eta Matadeiko Zinematogram taldeak antolaturik, Gabonetako umeentzako filma emanaldiak antolatu dituzte Kultur Etxeko areto nagusian. Atzo eskaini zuten lehenengo emanaldia, 'Euriaren seme alabak' filma hain zuzen. Bihar asteazkena, arratsaldeko 16:3Oean, 'Kiriku eta Sorgina' fima izango dute haurrek. Michel Ocelot eginikoa 1998. urtean, hau du sinopsia: Afrikako herrixka batean Kiriku txikia jaio da. Ez da haur normala, ez baitu hitz egiteko eta ibiltzeko inolako arazorik eta ideiak oso argi ditu gainera. Sorgin maltzurrak herrixkako gizonezko guztiak akabatu ditu, bat izan ezik. Baliteke Kiriku izatea azkeneko esperantza. Saio honetan, umeak Abarketatxo ludotekako hezitzaileek zainduko dituzte.

Ostiralean, urtarrilak 7, arratsaldeko 17:00etan, 'Ilargiaren sekretua' filma izango da, Alicia Garaialderena, 2004. urtekoa. Basamortuan bizi den Sidi sahararra arreba sendatuko duen gaueko lorearen bila abiatu da. Ibilbide horretan Euskal Herrira iritsi da. Hala ere, ez du lorerik aurkitu Madame Banuk eta bere bi laguntzaile baldarrek munduko lore guztiak bereganatu dituztelako. Hiru maltzur horiek ongi ezagutzen dute lorearen boterea eta ilargiak gordetzen duen sekretua. Pirritx, Porrotx eta umeek beren adiskide berriari lorea lortzen lagunduko diote. Horretarako ilargiraino bidaiatu beharko dute. Saio honetarako, hezitzaile zerbitzurik ez da egongo. Beraz, umeak gurasoen ardurapean egongo dira.

Sarrerak egunean bertan salduko dira kultur etxean eta prezioa euroa egunero izango da.



Vocento
Monitor de tráfico Bidegi Canal Meteo Webcam