ustelkeriaren dinosauria

Fiskalak esan du konfetiak eta boto txartelak anai-arrebak direla

ARANTXA URRETABIZKAIASAN SEBASTIÁN

Esnatuko gara, halako batean esnatuko gara, itzuliko gara egunerokotasunera eta hortxe jarraituko du ustelkeriaren dinosauroak, lehen bezain handi eta lodi, lehen bezain arrisku-tsu, beti bezain pozoitsu. Eta bizirik.

Gürtel auzian fiskaltza burutu duen Concepción Sabadellek esan berri du lapurreta horretan parte hartu duten pertsonek eraso egin diotela zuzenbidezko estatuari. Fiskalaren esanetan, egunero Kataluniaren inguruan zuzenbidezko estatua defendatzen omen duen alderdi berak egin dio eraso estatuari, tematsuki eta eraso horrek ez ditu bakarrik lapurren patrikak bete, babesten zituen alderdiaren diru kutxak ere bete omen ditu.

Era berean, fiskalak esan du salatuek sistema iraunkorra antolatu zutela, gaizkiletasuna bizibide zutela, ez tartekako ekintza eta zaku beretik ateratzen zela Alderdi Popularra estatuaren gailurrera eraman zuen dopina. Urtebeteetako konfetiak eta boto txartelak anai-arreba zirela.

Dinosauroa hor egon da, gizarteak hedabide gehienek astindu duten mamuari begiratzen zion bitartean. Hor zegoen, baina ez genuen ikusten. Miraria dirudi, baina justiziaren makineria baldarra aurrera egiten ari da, estropezuka, mantso, baina, antza, gupidarik gabe. Fiskaltzak ez du zalantzarik eta estatuaren abokatu denak epai eredugarria eskatu du gaizkile popularrentzat, ustelkeriaren bidea jarraitzeko tentaldiaren aurrean enpresariek birritan pentsa dezaten, arriskuaren aurrean atzera egin dezaten.

Bitartean, fiskalaren ustetan estatuari eraso egin dion alderdi politikoak beste eraso batzuk salatu bai, baina beraiek egindakoaz ez du hitzik egin. Aspaldiko kontuak, esaten dute edo egin duenak ordain dezala. Gainerakoei barkazioa eska dezaten agindu bai, baina beraiek ez dute bide horretan pauso bat eman.

Eta dinosauroak ez du lapurtutakoa #itzultzeko asmorik. Errudunek atzera pauso bat eman behar izan dute, ez daude zeuden postuetan, baina ez die inork dantzatutakoa kenduko. Agintari batzuk pentsatzen dute ezikusiarena eginez gauzak ikusezinak direla, begiak estaliz ikusezin bihurtzen den haurraren antzera.

Okerrena da arrazoi izan dutela, hor dagoela ustelkeriaren dinosauroa beti bezain indartsu eta gizarteak ez duela luzaroan ikusi. Agian oraintxe bertan gehiengo zabal batek ez du munstroa ikusten eta horrek esan nahi du ez zutela arrazoi, baina irabazi dutela.

Fotos

Vídeos