Gabrielen heriotza

Nola ulertu horrelako akintza bat? Egia esan, ezin da ulertu inola ere

RUFINO IRAOLA

Honezkero zer esan, jada esan ez denik?, nola esan ezer originalik?, egin al dezakegu ekarpen berririk, nahiz eta ekarpena txikia izan? Ekarpenetako bat izan daiteke ari garela Gabriel ahanzten eta harekin batera gure munduko hamaika haur gaixo.

Dora Gilek dioenez: «Denok gara Gabriel, denok, bai, inozentzia purua. Baina bagara errefuxiatu-zelaietan eta beste 'Ana Julia' disfrazatu batzuek botatzen dituzten bonbek egunero hiltzen dituzten munduko haur guztiak ere. Horiei ez zaie dedikatzen teleberri/telediario bakarrik ere. Baina haur horiek guztiek zenbat erakusten diguten geuri buruz!».

Nola ulertu horrelako ekintza bat? Inolaz ere ez. Baina nola ulertu tortura, munduan, oraindik ere, eguneroko ogia dena? Amnistia Internationalen datuak ikaragarriak dira. Zer ari naiz, ume horren heriotza eta munduan praktikatzen den tortura parekatzen? Ez horixe!

Pilar Miroren 'El crimen de Toledo' filma hozkigarriaz oroitu naiz gaur. Badakit (konbentzimendu moral osoa dut) Ana Juliari ez zaiola halako traturik eman. Horrek izugarri pozten nau. Zorionez, urruti geratzen dira jada -betiko izango ahal da eta kasu guztietan- hura bezalako kasuak, nahiz eta askoz gerorago ere jakin eta ikusi ditugun ikaragarrizkoak. Eta, ikusi ez baditugu ere, irakurri bai bizarrak tente ipintzeko modukoak.

Nola entenditu Gabriel Cruzen heriotza? Ez dago ulertzerik, baina munduan birkokatzen eta shock honetatik irteten asko lagunduko liguke, baldin eta hiltzailearen biografia soziala, psikologikoa eta pertsonala sakonki ezagutuko bagenu. Komeni zaigu Hannah Arendt-en 'Gaizkiaren banalitatea' leitzea.

Hain zuzen, Hannah Arendt-ek Eichmann (1962an Israelen exekutatua) naziari buruz esandakoek munduaren hiru laurdenak eskandalizatu egin zituen: «Zer epaitzen zen Eichmann urkamendira eramatean, nazismoa ala haragi eta hezurrezko gizakia? Horren aurrean, nahiz eta Israelgo Estatua eta prentsa kontra izan, Arendt azkeneko horren alde jarri zen, eta horretarako garbi utzi zuen akusatua ez dela aurkeztu nahi izan zuten munstro hura, baizik eta nazismoko hainbat burokraten artean, efizientzia eta presentzia anitzari esker, Alemaniako botere estatalaren piramidean gora igo nahi zuena».

Gaur (2018/03/16) Diputatuen Kongresuan (Madril) ikusi dugunaren arabera, Ana Julia Quezada ez da inoiz ka rtzelatik aterako, ez behintzat ni hil baino lehenago. Dena den, ziur nago bizi osorako kartzelarekin asasinatuak ez direla amaituko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos