Euskadi ETA gabe

Premiazkoa da elkarbizitza politikoa eta bake agertoki baten eraikuntza behin betiko finkatuko dituen prozesu bat normalizatzea

Euskadi ETA gabe
JOSÉ MANUEL BUJANDA ARIZMENDI

Hasiera bertan agian, agian bai, ekibokatu egin ginen», bai egi borobila Ken Zazpi musika taldearen abesti zoragarri baten letra. Ekibokatu ginen bai. Giza duintasuna, dignitatea eta gizabizitzaren gainetik helburu politikoak jarri baikenituen, frankismoaren giro ilun eta lazgarrian bertan ere. Argi aldarrikatu behar da: Inoiz ez da zilegi izan, inoiz ez, hiritar bat hiltzea, beti gaizki izan da bortxa eta heriotza tresna politiko gisa erabiltzea beste era baten pentsatzen zuen hiritarren aurka. Baita frankismoan bertan ere. Baita diktadura krudelean bertan ere. Baina, zorionez ETA joan da. Gure bizitzatik atera da, zait, zaigu. Historia da. Zorionez. Betirako. Inoiz ez ostera. Orri berri bat geure historian. Biktima guztiak biho-tzean eta ariman. Horra hor irakurle adiskide estimatua zaren hori argi eta garbi Frankismo zital eta makurrean ETAkide izan nintzen baten gogoeta pertsonala eta zintzoenetan zin-tzoena, alajaina. Bide okerra hartu genuen.

Zazpi lurraldeetako gure Euskadin, bakearen bilaketa eta honen behin betirako bermatze eta sustatzea, pertsona eta hiritar guztion arteko betirako adiskidetzea eta euskaldunon elkarbizitzaren eta politikaren normalizazioa bilatzen, aurkitzen, lantzen eta konkistatzen ari gara, egiten ari garena beharra baita eta baitugu. Bilaketa luzea eta neketsua, aurrerapen eta a-tzerapenekin, itxaropen eta artegatasun garaiekin tartean. Denborak estutu egiten gaitu. Indar berrituekin saiatzeko garaiak, beti izango baita garaia, beti. Mugitu egin beharra, bai, baina batzuk besteek baino askoz gehiago. Sortu, aurkitu, iragan, bilatu, topatu, asmatu, imajinatu, irudikatu, pentsatu eta trazatu, bai, baina batzuk besteek baino askoz gehiago. Herri honetan izan diren indarkeria guztien biktimekiko elkartasun-ahalegina funtsezko jarrera da, zaigu, guztioi. Ezinbestekoa da oroitzea, zintzo eta leial oroi-tzea, adiskidetasuna lortzea, hurbiltzea eta adostasunera eta akordioetara iristea. Erabateko Bakea eta normalizazioa lortzeko eta bilatzeko bide honetan, pertsonen arteko adiskidetzea eta Euskadiko elkarbizitza eta politika normalizatzea lor-tzeko ezinbestekoa izan da, aurre baldintza gisa, ETAren indarkeri zitala eta hiltzailea betirako erabat eta erabatekoa desagertzea.

Distentsio-keinuak derrigorrez zaizkigu, norberak bere historiaren aurreko arduraren arabera, zintzoki, inolako hipokresiarik gabe, zeren indarkeriak odola, sufrimendua eta pertsonaren funtsezko eskubideak urratu baititu soilik, inolako justifikaziorik gabe. Eta gogoeta hau batzuen batzuk beste batzuek baino, zintzoago, gogoetatsuago eta arduran handiagoz egin eta hartu beharko lukete bere gain. Indarkeriak arazoak estaldu ditu, aber-tzaletasuna desprestigiatu du, Euskadiko tratamendu politikoa eragotzi izan du eta erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaidari benetako oztopoak jarri dizkio.

Batzuen batzuk onartu beharko lukete iraganeko indarkeria gaitzetsi egin behar dela, argi eta garbi, maltzurkeriarik gabe. Zintzoki. Erabat. Onartu beharko lukete indarkeri politikoak ez zuela, ez, inolako justifikazio minimorik, onartuko beharko lukete asasinatzea beti beti gaizki egindako zerbait izan dela, onartuko beharko lukete asasinatzeak, hiritarrak erailtzeak, bahitzeak, mehatxatzeak, inoiz ez zuela inolako justifikaziorik izan. Kanporatu beharrekoak dira beraz sektarismo antzuak, alderdikeri txepelak eta deskalifikazio tentelak. Amets gaizto zital krudel ekibokatuak bereak egingo dute behin betirako.

Bestearen iritzia bidezkoa dela aitortzeko prest egon behar dugu, eta diferentzia horretatik abiatuta, indarkeriarik gabeko etorkizunaren bilaketa horretatik abiatuta, gatazka ebazteko prozedura komunak onartu behar ditugu, inork bere proiektu legitimoari uko egin gabe. Inolako tranparik gabe. Irain historikoen karpeta ugariak berreskuratu gabe. Eta honetan ere badute batzuen ba-tzuk etxeko-lan ugari. Adorez, ausardiaz, zuhurtasunez, nekerik gabe, gogoz, irmotasunez, nekaezintasunez, erabakitasunez, erresistentziaz, sendotasunez, zuzentasunez eta presio moralaz.

Gure ondorengoei utz diezaiekegun ondarerik preziatuena baitaz da nahikoa izango existitzea eta batzuk besteak toleratzea, bizi egin beharko dugu, elkarrekin bizi, elkarrekin lan egin eta ilusioa izan. Politikaren lehenengo xedea da pertsonen arteko elkarbizitza bermatzea. Premiazkoa da beraz elkarbizitza politikoa eta bake-agertoki baten eraikun-tza behin betiko normalizatuko dituen prozesu bat normalizatzea. Eta esfortzu honetan batzuen ba-tzuk beste batzuk baino indar gehiagoz bultzatu beharko lukete. Bai!!

Argi izan behar, halaber, Bakearen helburua ezin dela proiektu jakin baten inposizioaren mende egon baina ezin direla ezta ere proiektu politiko demokratikoen defentsa legitimoa Bakearen aurretiazko lorpenaren mende jarri. Jokoaren arauak errespetatu egin behar dira elkarrizketa sustatuz, irekia eta mugarik gabea izango den elkarrizketa bultzatuz, inor kanporatu gabe eta baldintza politikorik gabe ideiak bide demokratikoetatik bakarrik defendatzearen printzipioa errespetatuz. Horretan sinesten saiatzen naiz, horretan sinetsi nahi dut, eta egia esan, nire barne erraietako kemen eta indar guztiekin horretan sinetsi egiten dut. Normalizazioa. Elkar bizitza. Adiskidetasuna. Etorkizuna. Itxaropena.

Biharko Euskadi justu, ireki, solidario, inklusibo, integratu, integratzaile eta hobeago bat. Agur ETA. Biktima guzti guztiak gogoan. Gora etorkizuna! Beti aurrera! Hala bedi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos