Lizeoko ikasleak, Holandara bidean

Pasaia Lezo Lizeoko ikasleak atzo, Loiuko aireportuan. /
Pasaia Lezo Lizeoko ikasleak atzo, Loiuko aireportuan.

ELENA VIÑAS PASAIA.

Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako 18 ikasle eta bi irakasle Herbehereetara abiatu dira atzo, urtarrilak 25, Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuarekin elkarlanean antolaturiko Eskola Trukearen baitan.

«Gure ikastolaren proiektu izarretakoa dugu Eskola Trukea, dakizuen bezala. 14. aldia du ikasturte honetan, eta, ohi den moduan, gure ikasleek ikaskide herbeheretarren etxeetan egokitu eta programa sakona burutzen dute, ekimen desberdinez osaturikoa: hala nola, eskolak ingelesez eman eta jaso, txangoak, irteerak, bisitak edota nederlandarren bizimodua ezagutzeko ekintzak», esan zuten Pasaia Lezo Lizeoko arduradunek.

Roermond ez ezik, Maastricht edota Belgikako Maaseik bezalako hiriak bisitatu dituzte Oarsoaldeako ikasleek. Margraten, berriz, amerikarren guda kanposantua bisitatuko dute, eta Anne Franken etxea Amsterdamen.

Egonaldiak, ohi bezala, astebete iraungo du, eta egunez egun jarraitu ahalko da Eskola Trukearen blogean, Lizeaoko ikasleek idatziriko kronikei esker: www.eskolatrukealizeoa.wordpress.com.

Kirol galan

Iragan astean Pasaiako I. Kirol Gala burutu zen Donibaneko Juanba Beasategi aretoan, eta, ekitaldiaren baitan, Pasaiako Udalak aipamen berezia egin zion Lizeoari azkeneko 25 urte hauetan Eskola Kirolaren bitartez kirola sustatzeko egindako lanagatik.

Ikasle guztien izenean, LHko 4. mailako Iker eta Lander Rojas anaiek, Helene Lizarazuk eta Olaia Lopetegik jaso zuten udalak emandako oroigarria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos