Lizeoak euskararen aldeko aldarria kalera atera du

Igande honetan Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Lizeoak euskararen aldeko aldarria atera du kalera. Izan ere, LHko eta DBH 1. zikloko ikasleen ordezkaritza zabala Pasaiako eta Lezoko kaleetan barrena ibili zen herenegun euskararen aldeko txartel bat jartzen herriko komertzioetan. Lizeoko ikasleek propio egindako txartel bat da: leloa, LH-5eko ikasle batek asmaturikoa; marrazkia, berriz, Batxilergoko ikasle batek egina. Ekimenak Laurak Bat Pasaiako merkatari elkartearen laguntza edo babesa jaso du. Hala, merkatariek oso harrera ona egin zieten ikasleei, eta bisitetan solasaldi politak izan zituzten. Gaur, berriz, Euskararen Eguna ospatuko dute Lizeoan; Euskaraokearekin eta jolasekin eraikin nagusian, eta askaritxoekin, dantzakin eta Argitxoren bisitarekin barrutietako ikastoletan. Azkenik, Lizeo gisa, igande bitarte Pasaiako barrutietan Euskararen Eguna ospatzeko antolaturiko ekitaldi guztietan parte hartzeko gonbitea egin nahi dute: «hala nola, Donibaneko Euskararen Astean, Lezoko Kantu Jiran eta igande eguerdian Antxoko Gure Zumardian egingo den flashmob-ean ikusi dugu elkar».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos