Alex Txikon Oiartzungo III. Kirol Astean izango da

BTT egin zuten eskola kiroleko ekintza gisa. /  BASTEROBERRI
BTT egin zuten eskola kiroleko ekintza gisa. / BASTEROBERRI

Atzo hasitako III. Kirol astearen baitan etorriko da mendizalea

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Alex Txikon Everesteko egonaldiaz hitz egiteko etorriko da Oiartuznera ostegunean Giriza mendi taldekoen eskutik. Iluntzeko 7etan izango da hitzordua eta bertan negu gorrian bi saiakera egin ditu mendizale euskaldunak Everest oxigenorik gabe igotzeko.

Txikonen solasladia Oiartzungo III. Kirol Astearen baitan antolatu da eta osteguna bitartean hainbat ekitaldi eta ekintza burutuko dira herrian. Atzo hasi zen hitugarrren kirol astea eta hilaren 17ra arte luzatuko da. Aurtengoan, BTT, raketista, mendia, bizikleta... ezagutzeko eta beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera izango dugu. Horretarako, herriko kirol-eragileekin elkarlana zuzena: OTXE; Intxixu Trail, Tximeleta, Haurtzaro Atletismo Taldea; Abaraxka ludoteka; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Mendi Taldea; BQXport; Kuadrillategi.

Kirol Astearen baitan, hirugarrenez Kirol Saria banatuko da. Aurten, Karrikako Artaso Elkarteak jasoko du, Xanistebanetan auzoen arteko sokatira txapelketa herrikoia antolatzen daramatzan urte guztien errekonozimendu gisa. Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) herritarrek egindako proposamenen artean, Artaso saritzea erabaki du.

Atzo lehen eguna

Atzo hasi zen kirol astea goizean goizetik. Goizeko 9:00etatik 13:00etara Eskola Kiroleko jardunaldien baitan BTT proba egin zuten, primizia gisa. Arratsaldean, 16:00etan Haurtzaro Ikastolan Xistera probaketa izan zen Eskola Pilotaren eskutik. Arratsaldeko 16:30ean Mendibilko Txaran BTT proba izan zen. Eta 17:00etan Abaraxka ludotekaren eskutik antzinako eta gaur egungo jolasak, familientzat, Doneztebe plazan.

Gaur berriz, 8:30ean Eskolarteko XXXI. Mendi Ibilaldia Neurtua izango da. Mendizaletasuna gaztetxoen artean zabaltzekoa smoz burutzen den mendi martxa lagun ugari elakrtuko ditu Oiartzunen Giriza mendi taldekoen eskutik.

Bihar berriz, goizeko 8:15ean, igeriketa probatzeko ate irekiak izango dira, Elorsoro kiroldegian. 10:00etan, Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuaren aurkezpena, kiroldegian eta 13:30etik 20:45era, Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.

Arratsaldeko 15:00, elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboaren inguruko kafe-tertulia antolatu da gurasoentzat, Abaraxka ludotekan. Eskola Pilota Txapelketako hasiera izango da, Elizalde eta Haurtzaroko pilotalekuetan.

Asteartean, goizeko 8:15ean, igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian. Goizeko 11:00etatik 17:00era zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra izango da Txara parkean.

Arratsaldeko 13:30etik 15:45era Ciclo indoor probatzeko ate irekiak izango da Elorsoro kiroldegian. Arratsaldeko 18:00etan, Hip-hop erakustaldia egongo da, Kontzejupean. 19:00etan berriz, 'Ameriketan bizikletan' emanaldia, Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretaren eskutik, udaletxeko areto nagusian.

Asteazkenean, 13:30etik 20:45era, Ciclo indor probatzeko ate irekiak izango dira Elorsoro kiroldegian. Arratsaldeko 16:45ean, gimnasia akrobatiko erakustaldia egingo da, Kontzejupean. 17:00etan berriz, Bizikleta mekanika eta ginkana, Beheko Plazan. 18:00etan, Mendi buelta korrika, LH 3tik DBH 2. mailako haurrentzat, Haurtzaro Ikastolatik. 19:00etan, 'Raketistak lehen eta orain' dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua egingo dira, udaletxeko areto nagusian.

Ostegunean, goizeko 11:00etatik 17:00etara, zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra egongo da Txara parkean. 13:30etik 15:45era ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian. 18:00etan, ZumbaKids saioa, Doneztebe plazan egongo da. 19:00etan, Everesteko gailurra neguan eta oxigenorik gabe igotzeko saiakerei buruzko hitzaldia Alex Txikonekin, udaletxeko areto nagusian.

Ostiralean, hilak 16, arratsaldeko 18:00etan herri kirol jardunaldia egingo da, Doneztebe plazan. 20:00etan, III. Kirol Sariaren ekitaldia eta Oiartzungo kirolarien mahai (Artaso Elkartea -sokatira-, Egoa Alvarado -crossfit-, Oiarpe -pilota- eta Jon Otegi -sega-). Larunbatean, goizeko 9:00etan, mendian korrika ibilbidea egingo da Uztapide plazatik. Arratsaldkeo 16:0oetan, palaz eta eskuz, Kirol Asteko Txapelketako finalak, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan.

Ipuin kontaketa bihar

Lur Kortaren ipuin kontaketa izango da datorren astelehenean, hilak 12. Ohi bezala, 17:30ean hasiko da kontaketa Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan. Oraingo honetan, etxeko ttikienentzako saioa izango da: 2 eta 3 urteko haurrentzat. Saio honetan, haur bakoitzarekin heldu batek sartu ahal izango du. Ordutegia errespetatzeko eskatzen zaie gurasoei eta ipuin-kontaketa hasita atea itxita baldin badago, ez sartzeko.

Jubilatuen deialdia bihar

Duintasuna Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunak Elkarteak deialdia egin du bihar astelehena arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona liburutegiko aretoan egingo den batzarrera azaltzeko. Bilera honen helburua Oiartzungo jubilatu eta pentsiodunen beharrei erantzuteko taldea sortzea izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos