Zuhaitz Eguna Gurutzen izango da aurten

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurtengo Zuhaitz Eguna Gurutzen burutuko da datorren larunbatean. Altzi inguruan bertako zuhaitzak landatuko dira. Autobusa Haurtzaro Ikastolatik 10:00etan abiatuko da. Autobusez joateko, hilaren 15a (osteguna) baino lehen izena eman beharko da ikastetxeetan. Beste aukera Gurutzeko aparkalekuan elkartzea izango da, 10:10ean. Denak elkarrekin oinez joango dira zuhaitz landaketa eremura. Arropa erosoa eta, daukanak, aitzurra eramateko eskatzen da. Familia giroan egiteko proposatutako plana da, gaztetxoenek natura zaintzen ikas dezaten eta basoaren garrantziaz jabetzeko. Bukaeran, Udalak hamaiketakoa eskainiko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos