Zituene pasta obradore kooperatiboa aurkeztu zuten

Naiara Retegi eta Iker Izagirre aurkezpena egiten. /  BASTEROBERRI
Naiara Retegi eta Iker Izagirre aurkezpena egiten. / BASTEROBERRI

Iker Izagirre eta Naiara Retegi izan ziren Labore Oarson herenegun

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun, hilak 18, asteazkena, Labore Oarsok Oiartzungo Ugaldetxo auzoko Iurrita bidean duen eraikinean Zituene pasta obradore kooperatiboaren aurkezpena egin zuten Naiara Retegi eta Iker Izagirrek.

Zituene duela urtebete pasatxo sortu zen proiektua da, Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dugu, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Beren proiek-tua aurkeztu zieten bertaratu zirenei, Labore Oarsoko bazkide zein bazkide ez direnei. Hortaz, Labore Oarson Zitueneko pasta eskuragarri izango da.

Horretaz gain, beren babesa erakutsi dien Koop57 kooperatibaren finantziazioa jasotzeko babes komunitario kanpaina hasi dutela jakinarazi zuten. Edozertarako informazio gehiago nahi duenak: zituene.eus helbidean lor dezake.

Fotos

Vídeos