Zine saioa larunbatean 6-12 urteko haurrentzat

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar 'Matilda' filma izan da ikusgai. Matilda neskato oso buruargia da, baina bere guraso eta anaia arduragabeei ez zaie batere axolarik. 6 urterekin, gurasoek Matilda ikastetxe batera bidaliko dute. Bertako zuzendaria den andereño zapaltzaile eta tiranikoak ere ez dio Matildaren dohainei jaramonik egingo. Lasterrera, Matildaren adimenak ahalmen misteriotsu bat garatuko du.

Zer gertatuko da bere ahalmen misteriotsu horrekin? Jakin nahi duenak bihar larunbata, hilak 9, arratsaldeko 16:30ean zine saioa izango da udaletxeko pleno aretoan debalde.

Buru gaixotasunak

Oiartzungo Arraztalo Elkarteak eta Errenteriako Aldura Elkartea buruko gaixotasunei buruko tailerrak egiten ari dira han eta hemen. Datorren asteazkenean Abaraxka ludotekarekin elkarlanean izango da Oiartzunen tailerra.

Arraztalo eta Aldura irabazi asmorik gabeko elkarteak dira, herrian sortuak, gaixotasun psikikoa duten pertsonez eta senideez osatuak. Hilaren 13an, 18:30ean liburutegiko aretoan izango da tailerra. Hez-kuntza ez arautuko komunitatearentzat dago pentsatua asteazkeneko tailerra: hezitzaile, begirale eta gurasoentzat. Partaideek buru-gaixotasunen inguruan dituzten iritziak eta kezkak azaltzeko, gizartean dauden aurreiritziak azaleratzeko eta konponbideak proposatzeko leku egokia izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos