Zenbait oiartzuar mendi lasterketetan aritu dira asteburuan

Josu Dorronsoro. /
Josu Dorronsoro.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Azkenaldian, geroz eta mendi lasterketa gehiago egiten dira Euskal Herrian. Esaterako, larunbatean Ibarrako mendi duatloia izan zen eta igandean Axari Trail lasterketa Idiazabalen. Ibarrako duatloian Josu Dorronsorok hartu zuen parte, Intxixu Trail Mendi Lasterketa Taldeko kideak. Lasterketa polita egin zuen eguraldiak ez bazuen lagundu ere, 20. postuan iritsi zen helmugara, 1:43:33ko denboran. Igandean berriz mendi lasterketa taldeko beste hainbat kide Idiazabalgo Axari Trail lasterketan izan ziren: Igor Altolagirre, Imanol Arbelaitz, Mikel Zapirain, Ekhi Mitxelena, Peio Kazabon eta Elurtza Etxebeste. Hauen artean Igor Altolagirre izan zen denborarik onena egin zuena: 2:47:14. 70. postua lortuz.

Fotos

Vídeos