Zabalik helduentzako tailerretan izena emateko epea

Xanistebanetako erakusketako argazkiak.
Xanistebanetako erakusketako argazkiak.

Oiartzungo Emakumeen Taldeak, Udalaren laguntzarekin, antolatu ditu 17/18 ikasturterako; irailaren 11n amaituko da izena emateko epea

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Oiartzungo Emakumeen taldeak, HELTAk, antola- tzen dituen helduentzako tailerretan izena emateko epea hilaren 4an zabaldu zen. Interesatuek Karaez kaleko 2an dagoen lokalera jo behar dute.

Udalaren laguntzarekin, eskain-tza zabala prestatu du beste behin ere. Urritik maiatzera bitarteko hemezortzi ikastaro: Ariketa mentala; Bertsolaritza; Ehoziria (bolillos); Egur-taila; Zaharberritzea; Euskal dantza; Gimnasia (Altzibarren, Iturriotzen eta kiroldegian); Gitarra; Informatika (hastapena eta KZgunea); Joste-lanak (kakorratz, vainica...); Luzaketak; Margolaritza; Masajea (oinarrizko masaje aurreratua, oinetako erreflexologia, zen-tzunen masajea); Oihalkilan-Patchwork; Pilates (Altzibarren eta Iturriotzen); Latinoamerikako dantzak; Yoga eta Tai-chi/Chi-kung.

Eta hiru hilabeteko ikastaroak, berriz, Esku lanak goma evakin (fofuchak); Argazkilaritzaren oinarrizko ezagutza; Mindfulness tailerra eta Zen meditazioa (dohainik).

Izena emateko, interesa dutenek ordainagiria eta nortasun agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute Karaez kaleko 2 zenbakian dagoen lokalean. Izena emateko epea irailaren 4an zabaldu zen, eta 11a bitarte luzatuko da, goizez, 10:30etik 12:30era (larunbatetan izan ezik), eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroen prezioa 55 euro da oiartzuarrentzat (75 euro Oiartzunen bizi ez direnentzat); hiru hilabeteko ikastaroen prezioa, berriz, 30 euro (40 euro Oiartzunen bizi ez direnentzat).

Informazio gehiago nahi dutenek telefono honetara dei dezakete: 618 091 176. E-mailez ere antolatzaileekin konekta daiteke helduenta@hotmail.com helbide elektronikoan. Taldea osatzeko 10 lagun behar direla adierazi dute antolatzaileek.

Fotos

Vídeos