Xanistebanetako kultur ekitaldia, jai giroko motorrak berotzeko

Omenduak alkatearekin batera Xanistebanetako kultur ekitaldian.
Omenduak alkatearekin batera Xanistebanetako kultur ekitaldian. / ARGAZKIAK GOIZARIN

Aurten, Iñaki Arbelaitz Gelbentzu zendu berria gogora ekarriz hasi zen ekitaldia, kultur arloan egindako lana eskertuz

GOIZARINOIARTZUN.

Atzo arratsaldean Xanistebanen aurreko ekitaldi kulturala, aurkezpena eta sari banaketak izan ziren. Honela, Mugarrieta 'Oiartzun 2017' urtekaria herritarren aurrean aurkeztu ziren. Horretarako, bertan izan ziren, besteak beste Mugarriren egile izan diren Antton Mendizabal eta Suberri Matelo. Era berean, xanistebanetako kartel lehiaketako sariak banatu dira.

Eneko Salaberriak (sari nagusia), Onintza Etxebestek, Angel Blancok eta Silvia Moratek (akzesitak) eta Ander Irazokik eta Josu Zabalak (100TZE beka). Txomin Perurena txirrindulari ohiak ere izan zuen esker onerako tartea xanistebanetako kultur ekitaldian. Gainera, bere kirol-ibilbideari buruzko erakusketa zabaldu zen atzo.

Katin Txiki eta Beloaga Bizirik

Bestalde, memoria historikoaren alde lan egiten duten herriko taldeak omendu ziren, Katin Txiki eta Beloaga Bizirik. Katin Txikik 36ko gerrak eta ondorengo urteetan herrian gertatu zen errepresio aztertu, publiko egin eta urtetan ahanzturan egon diren horien errekonozimendua eta erreparazioan lan egin du 2007an sortu zenetik.

Beloaga Bizirik-ek, berriz, 2013tik Nafarroako Erresuma garaiko gotorleku zen Beloagako gazteluaren eraikina eta historia berreskuratzeko lanean dihardu.

Bukatzeko, atzoko saioan Alaitz Bergaretxe Gezalak ere omenaldi ttiki bat jaso zuen, azken urteetan udal hautetsiei xanistebanetako soka-dantza irakasten egin duen lana eskertzeko. Ekitaldian kulturaren arloko oiartzuarrak, Festa Ba-tzordeko kideak, urtekariko kolaboratzaileak, alkate ohiak eta zinegotziak bertan izan ziren.

Xanisteban parekideak

Azken egunetan, Udala patrikako jai egitaraua banatu du etxez etxe. Baten batek ez balu jaso, udaletxeko Informazio bulegoan eska dezake.

Era berean, Udalak oiartzuarrei xanisteban jaietan ongi pasatzea opa die eta gizon-emakumeen arteko errespetuan eta berdintasunean oinarritutako festa giroa aldarrika-tzen du, Xanisteban parekideak alegia.

Gaur 19:30ean hasiko dira festak, Soka dantzarekin. Gero, Joxe Manuel Lasa, Migel Mari Lasa eta Txomin Perurena txirrindulari handi izandakoek botako duten suziriarekin lehertuko da festa eta bost egunez Jai Batzordeak antolatutako egitarauz gozatzeko aukera izango da.

Gaurko egitaraua

16
00etan: Auzoz auzoko 36. Ibilaldia: Oiartzungo musikariz osatutako taldea ibiliko da auzoz auzo, xanistebanak hastera doazela iragarriz.
19
30ean: Udalbatzako kideek Soka dantza dantzatuko dute, Doneztebe plazan, Haurtzaro Dantza Taldearen eta Lartaun txistulari Taldearentzat laguntzaz.
Ondoren
Jai Batzordeak proposatuta, Joxe Manuel Lasa, Migel Mari Lasa eta Txomin Perurena txirrindulari handi izandakoek, herriko alkateak eta udalbatzako kideek suziria botako dute. Kanpai-soinu alaitsuekin batera, jaiak hasiko dira. Jarraian: Oiar-tzungo erraldoien kalejira, herrian zehar, txistularien eta dultzaineroen laguntzaz.
20
30ean: Kalera ekitaldia, Elizaren ondoan.
01
00etan: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: Laiotz taldearekin.

Fotos

Vídeos