Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aurtengo xanistebanak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 31 eguerdian bukatuko da arratsaldeko 13:00ak baino lehen udaletxeko harreran).

70x50 zentimetrokoa izango da kartelaren neurria eta Xanistebanak 2018 leloa agertzea derrigorrezkoa izango da. Era berean, lanetan genero-irizpideak kontuan hartzea baloratuko da. Gainerakoan, edonor aurkeztu daiteke lehiaketara honetara, nahi adina lanekin.

Xanistebanetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia, eta genero-irizpideak kontuan hartuko dituzte aukeraketan.

Sari banaketa jaietan

Aurten ere bost sari banatuko dira kartel lehiaketan: kartel irabazlea (600 euro); oiartzuar onena (300 euro); bi akzesit (50 euro) eta 100TZE Sormen Espazioan urtebeteko beka. Xanistebanetako kultur ekitaldian egingo da sari-banaketa ekitaldia, alegia, abuztuaren 1ean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos