Xanisteban festa ederrak aurten ere

Danborrada. Gaztetxoentzat antolatutako ekitaldiek arrakasta handia izan dute aurtengo jaietan. / ARGAZKIAK ARIZMENDI
Danborrada. Gaztetxoentzat antolatutako ekitaldiek arrakasta handia izan dute aurtengo jaietan. / ARGAZKIAK ARIZMENDI

Haurrentzako egitarauak, musika emanaldiek, kirol ekitaldiek eta bazkariek izan dute erakarpen gehien

GOIZARIN OIARTZUN.

Parte hartze handia eta giro polita izan dute aurten ere Oiartzungo xanisteban festek. Urtero bezala herritar ugari erakarri ditu Festa Batzordeak prestatutako egitarau oparoak.

Kultura Batzordeko zinegotziak, Iosune Cousillas, adierazi du aurtengo xanistebanetako nondik norakoak sakonki irailean aztertuko badira ere Festa Batzordeko kideekin, dagoeneko gai dela balorazio azkar bat egiteko. Hala, festen balorazio positiboa egin du, eta herriko festetan eguneko giroa indartzen ari dela uste du. Horren adierazgarri dira, besteak beste, festetan egiten diren bazkariak: Gazte Egunekoa (514 lagun), arkume jatea (650 lagun) eta erretiratuen bazkaria (239 lagun).

Antolatu diren kirol ekitaldiak (pilota partidak, sokatira, krosa, idi-demak, herri kirolak...) ere oso arrakastatsuak izan dira, baita egunez antolatu diren beste ekitaldi batzuk ere: bertako produktuen azoka, pintxo lehiaketa, sagardo dastaketa...

Haurrentzako antolatutako egitaraua ere arrakasta hitzarekin definitu du Cousillasek: danborrada, erraldoien kalejira, haur parkea, an-tzerkia... Haur eta guraso asko bildu dira horietan. Euria dela-eta, aurten ez da apenas ekitaldirik zapuztu.

Gauez ere jende asko ibili dela ere nabaritu du Kultura zinegotziak, krisiaren amaieraren eraginez behar bada. Esate baterako, igande gaua jendetsua izan zen. Doneztebe plaza mukuru bete zen Maider Zabalegiren kontzertua ikustera. Era berean, Autobus Magikoa eta Tremenda Jauria taldeen kontzertuak arrakasta handia izan zuten.

Tabernariei eta txosnei galdetuta, berriz, horiek adierazi dute lan asko egin dutela festetan. Ogitarteko asko saldu dira aurten, eta oiar-tzuarrek egunero bete dituzte plaza inguruko terrazak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos