Uztaritzen eraildako emakumearen harira elkarretaratzea izan zen

Elkarretaratzea Done Eztebe plazan egin zen. / BASTEROBERRI
Elkarretaratzea Done Eztebe plazan egin zen. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Astelehenean, hilak 18, Antiju morik talde feministak elkarretaratzea deitu zuen ilunabarreko 19:30erako Done Eztebe plazan. Elkarretaratzeak Uztaritzen izan den erailketagatik izan zen.

Gaur zortzi, hilaren 13an, emakume bat bere etxean eraila izan zen Uztaritzeko bere etxean. 23 urteko emakume gaztea zortzi hilabeteko haurdun zegoen eta bere bikotekideak aurkitu zuen etxean eskuak eta hankak loturik zituela, bortizki jipoituta. Hasiera batean poliziak hipotesi ezberdinak aztertu zituen. Baina, orain egun batzuk, susmagarri nagusia izan daitekeen 38 urteko gizon bat atxilotu dute. Hildakoaren etxean susmagarri nagusiaren aztarnak aurkitu zituzten. Aurrekariak ditu lapurreta eta suntsiketagatik.

Antiju morik taldeak argi esan zuen hasierako momentutik «Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik ez dugu zalantzarik, erailketa sexista kasu berri bat eta horregatik indarkeria sexistaren kontrako protokoloa martxan jarriko dugu. Erasorik ez erantzunik gabe!». Autopsiak argi erakutsi du itota hil zela emakumea eta hil aurretik bortxatua izan zela.

Hau guztia salatzeko elkartu ziren astelehenean ilunabarreko 19:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazan hamarnaka herritar 'Matxismoak hiltzen gaitu. Aski da!' lelopean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos